Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

 
Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena izan dela nabarmendu dute antolatzaileak

Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena izan dela nabarmendu dute antolatzaileak

“Beste behin, euskararen herriak Euskal Herri osoko errepide eta kaleak hartu ditu. Itzela izan da. Argi geratu da hemen badagoela komunitate oso bat, konplexurik gabekoa. Ez du onartzen kontingentzia-planik euskararen normalizaziorako. Horrez ordez, egiazko trantsizio bat nahi du”, adierazi dute Garazi Arrularen mezutik zenbait adierazpen hartuz. Irakurri gehiago hemen.
Euskal Konfederazioak babesa adierazi dio Gorka Roca Torre euskaltzaleari

Euskal Konfederazioak babesa adierazi dio Gorka Roca Torre euskaltzaleari

Gorka Roca Torre Herribiltzako kidea Baionako auzitegian epaituko dute martxoaren 26an, kolektiboak Unescoren izenean egindako bi ekintzagatik. 2023ko irailaren 21ean eta 27an margoketak egin zituzten Izpurako (Nafarroa Beherea) eta Donibane Garaziko zenbait osasun-etxetan, "seinaleetan lehentasuna euskarari eman" zieten. Gauzak horrela, Euskal Konfederazioak publikoki babesa adierazi dio, ekintza horiek "bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere". Gork...
Euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatu eta langileen zein herritarren eskubideak aldarrikatu dituzte Bilboko foru-jauregian

Euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatu eta langileen zein herritarren eskubideak aldarrikatu dituzte Bilboko foru-jauregian

Joan den asteazkenean ehundik gora lagunek elkarretaratzea egin zuten Bilbon, Auzitegiek euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzita, Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu dituztela salatzeko. Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk eta LABek deitutako elkarretaratzean, bertaratutakoek euskararen normalizazioa oztopatzen ari den oldarraldi judiziala salatu eta langileen eta herritarren eskubideak aldarrikatu zituz...
Pediatria-jardunaldiko komunikazioak aurkezteko epea zabalik dago

Pediatria-jardunaldiko komunikazioak aurkezteko epea zabalik dago

Apirilaren 11n, XVI. Pediatria Topaketak egingo dira Iurretan, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta. Besteak beste, OEE Osasuna Euskalduntzeko Elkartea izango da laguntzailea. Pediatria arloko intereseko ikerketak edo lanak euskaraz aurkeztu beharko dira, ondoko helbide elektronikoetako batera: idoya.serranopejenaute@osakidetza.eus oihane.garmendiazabaleta@osakidetza.eus elene.lejarzegianakabe@osakidetza.eus Bidaltzeko ep...
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada

"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada

Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, martxoaren 14tik 24ra bitartean, Irunetik Baionara, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen Korrikaren 23. edizioari eskaini diote hitzaurrea. "Osatuberri" aldizkariaren 69. zenbakia (pdf) eskuratu hemen.      
EHUn euskarak jasaten dituen erasoei aurre egiteko Ibaetan egindako protokoloarekin bat egin du OEEk

EHUn euskarak jasaten dituen erasoei aurre egiteko Ibaetan egindako protokoloarekin bat egin du OEEk

EHUko Ibaetako campusean ikasle euskaltzaleak batzen dituen IEP Euskarari! Ibaetako Euskaltzaleen Plaza taldeko kideek salatu dutenez, "euskaraz ikasten dugula esaten den arren, hezkuntza-prozesu hori ezin izaten dugu inoiz %100ean euskaraz egin, unibertsitateak ez baitu baliabide nahikoa eskaintzen". Horiek horrela, eremu horretan gertatzen diren erasoei aurre egiteko protokolo bat landu dute, "autodefentsa" tresna bat. OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak ere protokolo...
Euskara lehentasunez erabiltzearen aldeko ekintzak epaituko dituzte martxoaren 26an Baionan

Euskara lehentasunez erabiltzearen aldeko ekintzak epaituko dituzte martxoaren 26an Baionan

Herribiltzak jakinarazi duenez, Gorka Roca Torre epaituko dute martxoaren 26an, 13:45ean, Baionan, euskararen aldeko margoketa batzuengatik. 2023ko irailaren 21ean eta 27an margoketak egin zituzten Izpurako (Nafarroa Beherea) eta Donibane Garaziko zenbait osasun-etxetan, "seinaleetan lehentasuna euskarari eman" zieten. Unescoren izenean izenpetu zituzten margoketak, euskara munduko ondare kulturala dela aldarrikatzeko. Bada, epaiketaren egunean, euskaltzale guztiak Baion...
Kalean dira "Osatuberri" aldizkariko otsaileko irakurgaiak

Kalean dira "Osatuberri" aldizkariko otsaileko irakurgaiak

Osakidetzako euskara-aldizkariaren otsaileko hainbat albiste irakurgai daude jada. Batetik, Jose Antonio Guerrero Molina elkarrizketatu dute. Bera aditua da belauneko kirurgian, eta robota erabiltzen du belauneko protesiak jartzeko, duela lau urtetik. Orain arte, 200 ebakuntza baino gehiago egin ditu Gurutzetako Ospitalean kirurgia robotikoa erabiliz, eta emaitzak oso positiboak izan direla nabarmendu du. Bestalde, "Osatuberri" aldizkariak jakinarazi duenez, Basurtuko Ospitaleko Erra...
Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak

Osakidetzako euskara-aldizkariaren urtarrileko berriak irakurgai daude jada. Batetik, Denok Osasunaren Alde GKEaren eskutik, Ibon Enciso Baztan sendagileak udan Bolivian egindako egonaldiari buruzko albistea irakur daiteke. Bestalde, Ane Negueruela Nøgen musika taldeko abeslaria elkarrizketatu dute. Izan ere, abestiei ahotsa jartzeaz gain, mediku dihardu Mendaroko Ospitalean. Horretaz gain, Sergei Uriarte fisioterapeutari ere egindiote elkarrizketa. Lehen Mailako Arretan aritzen da lane...
MIR azterketan atzerritarrei gaztelera eskatzen dieten bitartean, Osakidetzak euskara ez dakiten pertsonak kontratatzen jarraitzen du

MIR azterketan atzerritarrei gaztelera eskatzen dieten bitartean, Osakidetzak euskara ez dakiten pertsonak kontratatzen jarraitzen du

Duela bi aste, Osakidetzak jakitera eman zuen hainbat lan-poltsetan euskararen ezagutzarik izan beharko ez duten Europako Batasunetik kanpoko pertsonak kontratatuko dituela. Horren aurrean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak herritarren oinarrizko eskubide eta osasun sistemaren kalitatean izan ditzakeen kalteez ohartarazi du beste behin. Bitartean, asteburu honetan izan diren MIR azterketak izan ditu hizpide Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izandakoak, sare sozialetan. Izan ere...
Erretiratutako osasun-langileek OEEko bazkide izaten jarrai dezakete

Erretiratutako osasun-langileek OEEko bazkide izaten jarrai dezakete

Erretiroa hartu arren, Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeko bazkide diren osasun-langileek OEEkide izaten jarrai dezakete, OEEko bazkide jubilatu gisa, kuota ordaindu gabe, hau da, ezer ordaindu gabe.  
Roberto Manjón OEEkideak irabazi du Euskararen Eguneko lehiaketaren saskia

Roberto Manjón OEEkideak irabazi du Euskararen Eguneko lehiaketaren saskia

Abenduaren 3ko Euskararen Eguna ospatzeko, euskaraz noiz eta nola idatzi den ezagutzeko lehiaketa prestatu genuen OEEkideentzat. Bada, Roberto Manjón Lozoya Bilbo-Basurtuko ESIko itzultzaileak irabazi du Xiberuko Ikastolen aldeko saskia. Zorionak!
Euskara(z) osatzen Osakidetzan

Euskara(z) osatzen Osakidetzan

Betiko galdera entzun beharko dugu, berriz ere? "Zer nahiago duzu: medikuak zu sendatzea ala euskaraz egitea?". Bi nahiak bateraezinak izango balira bezala. Euskaraz artatua izateak osatzea bermatuko ez balu bezala. Euskaraz egiten duten sendagileen maila profesionala oso fidagarria ez balitz bezala. Bikaintasuna soilik erdaraz etorriko balitz bezala. Jose Maria Pastor kazetariak Berria egunkarian idatzitako iritzi-artikulua. Osorik irakurtzeko sakatu hemen.
Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du

Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du

Osakidetzak euskara hutsez argitaratzen duen Osatuberri aldizkariak jakinarazi duenez, Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du. Haurdunaldi-prozesua ama-hizkuntzan egiteak "arreta osoa" eskaintzea eta "gozotasuna" ditu xede, eta beste zerbitzuetara zabaltzea du hurrengo helburua. Albiste osoa irakurri hemen.
Erabileraren Aroari hasiera ematea erabaki du Euskaltzaleen Topaguneak

Erabileraren Aroari hasiera ematea erabaki du Euskaltzaleen Topaguneak

Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egin zuen "Batera Jauzi" Kongresuan, datozen 10 urteetan euskararen erabileran jauzi bat emateko behar ditugun baldintzak adostu zituen, ekosistema linguistikoan nahi dugun aldaketa gerta dadin. Hona hemen baldintzak: 1) mugimendu euskaltzale anitz eta sendoa eragin eraldatzailea egitea. 2) harreman eta sare sendoak eratzea. 3) euskaldun eta euskaltzale izateko imajinario eta identitate kolektibo eguneratuak lantzea. 4) eusk...
Aitor Montes medikuak euskaraz lan egiteagatik jasotako jazarpena salatu dute

Aitor Montes medikuak euskaraz lan egiteagatik jasotako jazarpena salatu dute

Aitor Montes Aramaioko mediku eta OEEkideak urte asko daramatza bere lana euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen eta bere pazienteei osasun-zerbitzu integrala euskaraz bermatzeko ahaleginetan. Ahalegin horrek askotariko jazarpenak jasan behar izatea ekarri dio Montesi: kargu hartzeak, mespretxuak, mehatxuak… Azaroaren bukaeran gertatu zen azkena. Paziente baten larrialdietarako deribazioa euskaraz idazteagatik kontuak eskatzeko deitu zioten Arrasateko larrialdi zerbitzuetatik eta, ger...
Euskaren Egunaren lehiaketa OEEkideentzat, urtarriilaren 10era arte

Euskaren Egunaren lehiaketa OEEkideentzat, urtarriilaren 10era arte

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko, euskaraz noiz eta nola idatzi den ezagutzeko lehiaketa prestatu dugu OEEkideentzat. Galdera gehien asmatuko dutenen artean Xiberuko Ikastolen aldeko saski bat zozketatuko da. Urtarrilaren 10era arte egongo da galderak erantzuteko aukera. Aurrera! Lehiaketan parte hartzeko hemen.  
Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk

Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk

Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du Farmazialari Euskaldunen Elkarteak (FEUSE). Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Farmaberri" aldizkari elektronikoan argitaratuko dute testua. Irakurri lehiaketaren oinarriak: HELBURUA: FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. SARIAK...
Jabier Agirrek jaso du aurtengo Celaya Saria

Jabier Agirrek jaso du aurtengo Celaya Saria

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Gobernu Batzordeak aurtengo Celaya Saria Jabier Agirreri eman dio, osasunaren dibulgazioan eta euskararen indartzean egin duen lan zabal eta bikainarengatik. Agirrek urriaren 21ean jaso zuen errekonozimendua, Donostiako Tabakaleran ospatu zen Sendagilearen Egunean. Bertan, elkargoko ordezkariek bere eguneroko lana balioan jarri zuten, batik bat, elkargoarentzat egindakoa, eta sendagile eta dibulgatzaileak utzitako emaitza garrantzitsuak ezagutzera eman zit...

Osasun Biltzarra: izena emateko

Izena emateko hiru era daude: - Telefonoz: 944 00 11 33, edo

Osasun Biltzarra: Egitaraua

2023ko apirilaren martxoaren 21-22an Donostiako EHUko Santamaria Aretoan emango da. Gaa hauxe izango da: "Osasunarne sustapena guztion ardura"".

OEErekin batera euskara bultzatu nahi?

OEE osasun-alorrean euskara normalizatzen laguntzeko erreferentea da, besteak beste, garatzen dituen ekimenei esker: osasun-biltzarrak, Osagaiz osasun-zientzien aldizkaria, bertso-saio klinikoak, Agote saria, a, etab.

osasungintza
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan