Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldian Osakidetzako altak euskaraz

2018-11-06

Euskaraldian proposamen asko sortzen ari dira herriz herri eta arloz arlo. Ospitale askotan, mediku egoiliarrek bultzada berria eman nahi dute, eta Euskaraldia aprobetxatuz, erronka berria agertu da: Osakidetzako erabiltzaileentzat Osakidetzak berak alta txostenak euskaraz bideratzea. Horietako asko oso estandarrak dira eta erraza litzateke euskaraz edo bietan ere eskaintzea.

Horretarako herritarrei eskaera hori egin dezatela proposatu da, Behatokira eta Elebidera gutun bana bidalita.

Nora jo

Behatokira

elebide@euskadi.eus

Testu eredua

Zuzendari Andrea / Jauna.

Paziente euskaldun bat naiz, eta ondorengo eskaera dela eta idazten dizut:

Jakingo duzunez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan zehar Euskaraldia delako iniziatiba ospatzeko asmoa dago, non euskal hiztunek, eta euskaraz ulertu baina hitz egiteko horrenbesteko erraztasuna ez dutenek, haien egunerokotasunean euskara txertatu eta euskarazko komunikazioa ohikotzeko dinamikak eramango diren aurrera.

Gainera, Osakidetza Euskaraldiaren babesle eta sustatzaileetako bat izatekotan dago.

Ekimen honen harira, Osakidetzako langileekin ahozkotasunean izango ditugun euskarazko esperientziak idatzizko komunikazio formalera ere igarotzea nahi nuke, jasotako kalitatezko osasun arretaren isla gisa. Azken finean, Osakidetzako erdigune garen pazienteekin dagoen harremanaren erdigunea txosten klinikoa bera da.

Eskaera zehatza hortaz, Euskaraldian zehar, eta baita bertatik aurrera ere, osasun txosten oro (alta txostenak, bilakaera orriak, komunikazioak, etab.) euskara hutsean jasotzea.

Nire arreta euskaraz, eta beraz, asistentzia kalitate berme ororekin eman dadin, Osakidetzak eskaera hau bideratzeko baliabideak eskaintzea nahiko nuke.

Eskerrik asko berriz zure prestutasun eta laguntzagatik
Adeitasunez,

 

Utzi zure iruzkina

2018-11-08 11:04

Ados. Testua zuzenduko dugu.

2018-11-08 10:39

Kaixo, Eskertzen da zuen laguntza, baina, egia esan, testu hori ez da nirea. Ospitale mailan dauden mediku egoiliarrak dira, batez ere, ekimen honekin jo eta su ari direnak. Ni lehen mailako arretako medikua naiz, eta hortaz, paziente bezala, behar izanez gero, alta-txostenak euskaraz jasotzea eskatu dut. Jaso dut dagoeneko erantzun ofiziala: ezezko borobila. Baina mediku gazteak hasi dira euskaraz idazten. Bada garaia OEEko beteranoek gauza bera egin dezaten. Agur bat

Azken Berriak

Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...
EHUn ere Hezkuntza Euskaraz!
Leioako EHUko Erizaintza eta Medikuntzako Euskara Taldeak bideo hau kaleratu berri du! Euskal hiztunok EHUn ezin dugu euskaraz ikasi. Nahiz eta irakasgaietan euskaraz matrikulatu, euskaraz ez dakitenen neurrira, gazteleraz ematen dira irakasgai asko! EH...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan