Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gai interesgarriak datorren asteko osasun-biltzarrean: Digitalizatutakoak ezagutza bihurtzea...nola?

2019-03-12

Zer ahalegin egiten ari da digitalizatutako informazio erraldoia ezagutza bihurtzeko, eta ezagutza hori erabakiak hartzen diren lekuetara itzultzeko, kontsultetara, ospitaleetara, kudeatzaileen bulegoetara?

Aurtengo Osasun Biltzarreko lehen mahai-inguruan hiru aditu izango ditugu biltzarraren lehen gai nagusiari buruz hitz egiteko: ezagutza nola sortzen den joan-etorriko ibilbidean, praktikatik frogetara eta frogetatik praktikara, alegia.

 

Izena emateko

 

1) Pazientetatik datu-basera: informazioaren ibilaldi zoragarria

Nola igarotzen da paziente batek (edo askok) ematen digu(te)n informazioa datu-baseetara? Zer nolako ibilbidea egiten du? Noraino dira fidagarriak datuon interpretazioak? Informazio-eza ere informazioa al da? Nola atera atarramendua datu kopuru erraldoiei?

Irudia: Ikerketaren galdera nagusiak, edo helburuak, datu-basearen eraikuntza bideratuko du.

Horrelako galderei erantzungo digu Ines Garmendia Navarro BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioko estatistikariak.

 

2) Ikerketa mundu errealeko datuekin: abantailak eta oztopoak

Gai al dira makinak, 1970.eko hamarkadan iragarri zuten bezala, gizakiek baino lan hobea egiteko? Ordenagailuak bere kabuz egin ditzake diagnostikoak, medikuaren adimenaren luzapena izango balitz bezala?

Oraindik ez gaude egoera horretan, baina egia da digitalizazioa errealitatea dela, egunero datu kopuru handia sartzen da euskarri informatikoetan, ohiko osasun arretaren ondorioz sortzen da, eta analizatu ostean, ebidentzia sortzen dute, Mundu Errealeko Ebidentzia (ingelesez Real World Evidence, RWE). Zenbateraino handitu da ordenagailuak automatikoki datu baseak sortu eta intepretatzeko gaitasuna?

Zer abantaila eskaintzen digu egungo egoera honek, eta zer oztopo? Jarraitzen du izaten Ausazko saiakuntza klinikoak (RCT) tratamenduen efikazia/efektibitatea eta segurtasuna ebaluatzeko gaur egun dugun tresnarik sendoena (gold estandarra)? Zerk jartzen du kolokan RWE-ak, eta zer ebidentzia-maila behar da RWEak interes-taldeek planteatutako helburuari erantzuna emateko?

Eduardo Millan Ortuondo Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko epidemiologoa izango dugu horretaz guztiaz azalpen xeheak ematen aurtengo Osasun Biltzarrean.

 

3) Ezagutza berria praktika bihurtu

Arreta medikorako erabaki-hartzea orientatzeko proba gero eta gehiago eskatzen dira, eta azkar doa gora eskari hori. Izan ere, proba egokirik gabe emandako arretaren ondorio kaltegarriak daude, beharrezkoak ez diren arreta medikoaren esku-hartzeen proportzioaren gaineko ikuspegi berriak agertu dira, medikuen akatsak gertatzen dira, eta arreta medikoaren kostu handiagatik jendartean kezka eta kontzientzia-maila handiagoa zabaldu da.

Osasunean eta arreta medikoan gastatutako diru-kopuruen zati txiki bat soilik, ordea –hamarren bat baino gutxiago, agian–, zuzentzen da arreta medikoan zerk funtzionatzen duen hobeto ikastera: zerk, norentzat eta zer baldintzatan.

Horixe izango da Iñaki Garitano Garitanok, Mondragon Unibertsitateko ikerlariak, jorratuko duen gaia lehen mahai-ingurua ixteko.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren martxoko berriak eta apirileko beste hainbat irakurgai daude jada. Horietan,Ginea-Bissaura joateko bigarren deialdia, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko...
Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan