Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Unibertsitatean euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko proben deialdia (2019)

2019-05-17

EHUn euskaraz irakasteko agiriak eskuratzeko frogak egingo dituzte maiatza bukaera eta ekaina hasieran. Izena emateko epea maiatzaren 20an bukatuko da, datorren astelehenean, hain zuzen. Beraz, adi ibili! Info gehiago, hemen.

Deialdia, izena emateko inprimakia eta akta albiste honen bukaeran topatuko dituzue.

Azterketa-egunak

UPV/EHUko Euskara Proben Batzordearen 2018/2019ko Akta arretaz irakurtzea gomendatzen zaie 2019an Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Probetara aurkezteko asmoa dutenei. Izan ere, agiri horretan zehazten dira azterketaren inguruko hainbat gauza jakingarri: aurtengo azterketa-eredua, zuzenketa-irizpideak, azterketa-egunak eta bestelako epeak.

1. AZTERKETA EGUNAK / TOKIA: 2019ko maiatzaren 31n (9:30, 2.8 eta 2.9 ikasgeletan) eta ekainaren 4an (ordua aurrerago zehaztuko da; 01 eta 0.2 ikasgeletan). Leioan (Zientzia eta Teknologia Fakultatean).

2. IZENA EMATEKO EPEA: 2019ko maiatzaren 6tik 20ra bitartean, biak barne.

3. DEIALDIAREN DATA: 2019ko apirilaren 29a.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...
EHUn ere Hezkuntza Euskaraz!
Leioako EHUko Erizaintza eta Medikuntzako Euskara Taldeak bideo hau kaleratu berri du! Euskal hiztunok EHUn ezin dugu euskaraz ikasi. Nahiz eta irakasgaietan euskaraz matrikulatu, euskaraz ez dakitenen neurrira, gazteleraz ematen dira irakasgai asko! EH...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan