Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ohorezko matrikula lortzeko lana gazteleraz aurkeztu behar?

2019-05-29

Lanaren diapositibak gazteleraz edo ingelesez jartzea "begirune keinu bat" izango litzatekeela esan diote ikasleetako bati. Jakinarazpenak berak ere, gaztelera hutsean jaso ditu.

Berriak eta Naizek eman digute albistea: EHUko Medikuntza Graduko ikasle batzuk ohorezko matrikula lortzeko hautagaiak dira, baina epaimahaikideko bik euskaraz ez dakitenez, egin beharreko aurkezpena gazteleraz edo ingelesez egiteko eskaera egin diete ikasleei, lehenago gomendioa egin eta gero. Hizkuntz Eskubideen urraketa nabaria izateaz gain, ikasle euskaldunen lanak ez dira berdintasun egoeran ebaluatuko. Fakultateko dekanoak barkamena eskatu die, Euskara eta Eleaniztasun dekanordeak idatzitako gutun baten bidez. Epaimahaia, ordea, ez da aldatu nonbait.

Koofiziala ere ez den ingelesarentzat epaimahai berezia osatzen da eta euskararentzat (euskaldunontzat) hau?

Berriro ere haserrea piztu da Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntza gradua euskaraz ikasten ari direnen artean. Gradu amaierako lana gaztelaniaz edo ingelesez aurkezteko eskatu diete epaimahaiko kideek, euretako batzuk ez direlako euskaldunak. Lau dira egoera horretan dauden ikasleak. Leire Ugarte da euretako bat. «Ingelesez aurkezten diren lanetarako epaimahai berezi bat egoten da, eta kide guztiek ingelesa menderatu behar izan dute. Hori eskatzen dugu euskaraz eginiko lanentzat ere». Azaldu du urteroko kontua dela euskaraz ikasten dutenentzat.

[Jarraitzen du]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren martxoko berriak eta apirileko beste hainbat irakurgai daude jada. Horietan,Ginea-Bissaura joateko bigarren deialdia, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko...
Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan