Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

UEUko Ikastaroak martxan daude!

2019-06-25

UEUko Ikastaroak martxan daude! Aukera mamitsuak eskaini dituzte aurten ere, begiratu bat eman nahi?

-Hemen duzu ikastaro eta jardunaldi guztien zerrenda.

-Eta BARRE piska bat egin nahi baduzu, ikusi idazkaritzako kideen artean egin duten promozio bideoa. Zabaldu!

 

Aste honetan, adibidez, Komunikazio Ez Bortitzari buruzko ikastaroa dugu, baita familia-terapiari buruzko behaketa teoriko-praktikoari buruzkoa ere, uztailean: geure eguneroko osasun-jardunean interesgarri suerta daitezke biak ala biak.

Euskara arloari buruz ere hainbat ikastaro prestatu dute, esate baterako Euskara Gaitasuna lantzeko hau, eta euskal komunikabideen erronkez aritzeko beste hau. Psikolinguistikaren ikuspegitik "Bi hizkuntza garun bakarrean: Euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak" izenekora joan ahalko gara.

Hezkuntzari dagokionez, berriz, azalpenak hobetzeko hainbat metodologia aurkeztuko dizkigute. Historia eta Antropologian sakondu nahi duzula? "W. von Humboldt gurean: hizkuntza, kultura, herria" izeneko ikastaroan aditu horren ekarpena ezagutu ahalko dugu.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren martxoko berriak eta apirileko beste hainbat irakurgai daude jada. Horietan,Ginea-Bissaura joateko bigarren deialdia, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko...
Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan