Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz zenbaki berria kalean!

2019-07-16

Adi!

Osagaiz Osasun Zientzien aldizkariaren ale berria kalean dugu dagoeneko. Aurtengo ale bereziaren ostean, lehenengo ale arrunta dugu honakoa. Beti bezala, UEUrekin elkarlanean argitaratu dugu, eta ohiko ataletan banatuta topatuko duzue: artikuluak, dosi txikitan kritikoki aztertutako testuak (KAT) eta farmazialarien txokoa. Editorialaren lehen hitzak dakarzkizuegu, hona hemen:

OSAGAIZ aldizkaria bere hirugarren urtean sartuta dabil eta ari da bidea egiten. Aurtengo lehen zenbakia ale berezia izan zen eta OEEren urteroko Osasun Biltzarrean aurkeztutako ponentzia, komunikazio eta posterrekin sortu zen. Orain lehen zenbaki arrunta argitaratu dugu eta aurrekoen ildoari jarraituz osatu da.

Inguruneko kutsadurak gero eta kezka handiagoa sortzen du gizartean. Aldizkariaren artikulu batean kutsadura atmosferikoak tiroide guruinean duen eragina neurtzen da. Gipuzkoako INMA ikerketatik ateratako lagin batean aurkitu dutenez, 2,5 µm-ko edo gutxiagoko diametroko partikulekiko (PM2.5) zein aireko nitrogeno dioxidoarekiko (NO2) jaio aurretiko esposizioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta T4 hormona tiroideo totalaren maila handiagoa da jaioberriaren orpoko odolean. [...]

[Jarraitzen du...]

Bistan denez, ibilbidea egiten ari da euskarazko osasun arloko testugintza zientifikoak. Eman begiratu bat edukiei aurkibidean, eta, nahi izanez gero, parte hartu eta bidali zure artikulua hemen!

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...
EHUn ere Hezkuntza Euskaraz!
Leioako EHUko Erizaintza eta Medikuntzako Euskara Taldeak bideo hau kaleratu berri du! Euskal hiztunok EHUn ezin dugu euskaraz ikasi. Nahiz eta irakasgaietan euskaraz matrikulatu, euskaraz ez dakitenen neurrira, gazteleraz ematen dira irakasgai asko! EH...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan