Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Eutanasia eta zainketa aringarriak bizitzaren amaieran

2019-09-02

Berriako "Argia ahitzen denerako" atzoko elkarrizketa interesgarri suerta dakioke osasun-arloko edozein langileri, zainketa aringarriez eta eutanasiaz baitira Alberto Melendez eta Txema Lorente. Bizitzaren amaieran dauden aukerez, medikuen rolaz, zaintzaileen bizipenez, eutanasiaren eta zainketa aringarrien arteko ustezko dikotomiaz...

Hain zuzen ere, Melendez zainketa aringarrietan Osakidetzan dabilen medikua da, eta Lorente Alzheimerrak jota zegoen emaztea zaintzen ibilitakoa da urteetan, eutanasia zigorgabetzearen aldeko kanpainagatik ezaguna.

"Medikuei ez digute irakasten. Ez dira jorratzen zaintza aringarriak. Ukatu egiten da heriotza. Uste da porrota dela" (Alberto Melendez).

"Kontua da ikusi ditudala zaintza aringarrietako mediku batzuk beren hitzaldietan goiburutzat hartu dutenak: Zaintza aringarriak edo eutanasia. Zergatik ez Zaintza aringarriak eta eutanasia? Biak elkarren osagarri dira. Zergatik sortu antagonismoak sufritzen ari denaren pairamendua arintzea bilatzen duen zerbaitetan?" (Txema Lorente).

[Testu osoa, hemen]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren martxoko berriak eta apirileko beste hainbat irakurgai daude jada. Horietan,Ginea-Bissaura joateko bigarren deialdia, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko...
Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan