Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Medikuntza-praktikak euskaraz lehenengo aldiz Galdakaon

2019-10-09

Bizkaiko hitzetik datorkigu albistea. Aurten lehen aldiz eman zaie Leioako kanpuseko medikuntza ikasle euskaldunei praktikak gradua egiten duten hizkuntzan egiteko aukera; hau da, euskaraz. EHU eta Galdakao-Usansoloko ospitalearen arteko akordio bati esker ari dira seigarren mailako ikasle batzuk euskaraz praktiketan, bai zerbitzu mediko-kirurgikoetan, baita lehen mailako arretan ere. Nahiz eta distantzia eta bestelako faktoreengatik ahalegin gehigarria izan, zortzi ikaslek erabaki hori hartu dute. Pozik ageri dira aukerarekin, baina urrats gehiago behar dela diote.

Oraingoz, hilabete baino ez daramate ospitalean lanean. Egitasmoa “ontzat” jotzen duen arren, Gandariasbeitiak argi du oraindik ere badela lan asko egiteko. “Harrera oso ona izan da; gu pozik gaude, baina oraindik goiz da balorazioak egiteko eta euskara soilean ikasteko xedea betetzen den esateko”.

[Jarraitzen du...]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...
EHUn ere Hezkuntza Euskaraz!
Leioako EHUko Erizaintza eta Medikuntzako Euskara Taldeak bideo hau kaleratu berri du! Euskal hiztunok EHUn ezin dugu euskaraz ikasi. Nahiz eta irakasgaietan euskaraz matrikulatu, euskaraz ez dakitenen neurrira, gazteleraz ematen dira irakasgai asko! EH...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan