Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gizenegi al daude gure haurrak?

2019-10-25

Txabi Txakartegi pediatrak haurren gorputz masaren indizearen gorakada landu du luzaroz. Bere ustez, Berrian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ohiturak aldatu behar dira gorakada hau mantsotzeko. Gorakadaren arduradunak ere aurkezten ditu. Lehen arduradunak eskolak dira. Txakartegik, Consuelo Alvarez erizainarekin batera, 15 urtetako ikerketa bat burutu zuen, eta eskoletan jarri zuen fokua, datuak atera, eta, era berean, neurri eraginkorrak hartzeko. Ikerketaren eraginez, ondorio onuragarriak ikusi ziren haurren gorputz masaren indizean.

Bigarren arduradunak gurasoak lirateke, eskolek baino ardura handiagoa dutenak, ikerlariaren iritziz. Txakartegik dioenez, umeari zenbait muga ezarri behar zaizkio autonomia eduki dezan eta hau gurasoen nahiz eskolen arteko koordinazioaren esku dago. Hala ere, bere ustez hirugarren arduradunak zeresan handia du: botere politikoak. Txakartegik hau uste du: obesitatearen ondorioz sortutako diabetes motari kontra egiteko berau sortzen duen publizitaterako baino diru gehiago inbertitu beharko lukete.

Horrez gain, euskal presoen urruntze politikaren ondorioz gaixotzen diren umeei buruzko kezka lantzen du. Ume horiek gaixotasun psikosomatikoak eta depresioak izan ditzaketela aditzera ematen du. Babes faltari, bizitza sozialaren gabeziari eta hedabideek presoei buruz ematen duten iritzi kaltegarriari lotuta daude.

Haur batek gutxi jatea arazo da?

Inolaz ere ez. Ez dago patologiarik horretan. Ume batek bost jatordu egin behar ditu, eta, gosaria %25 bada, hobeto. Gosaria, indartsua, eta afaria, ohituta gauden baino kaloria gutxiagokoa. Horrez gain, jatordu denak goizago egin beharko genituzke.

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

"Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika erizainak
Zumarragako Ospitalean euskararen eta generoaren analisi bateratua egiten duen "Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika Garate erizainak. Ikerketa kualitatiboaz baliatuz, osasun-sisteman emakumeen eta gizonen aukera berdi...
Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena izan dela nabarmendu dute antolatzaileak
“Beste behin, euskararen herriak Euskal Herri osoko errepide eta kaleak hartu ditu. Itzela izan da. Argi geratu da hemen badagoela komunitate oso bat, konplexurik gabekoa. Ez du onartzen kontingentzia-planik euskararen normalizaziorako. Horrez ord...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan