Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren maiatzeko biltzarra: bidali zuen ahozko komunikazioa edota posterra eta egin ekarpena

2019-12-20

Eguneraketa. Epea luzatu dugu: Otsailaren 2ra arte dugu orain gure ahozko komunikazioak eta posterrak bidaltzeko. Animatu!

Gogoratu otsailaren 2ra arteko epea dugula OEEren 30. urteurreneko Osasun Biltzarrean geure ekarpen zientifikoa ere egiteko. Hain zuzen ere, oraingo honetan prebentzioaz arituko gara, gurean hain berezkoa izan den eta den auzolanaren ikuspegitik. Denok elkarrekin nola eraiki, nola egin ekarpentxoak inurrien modura helburuak lortzeko asmoz.

Zer da, bada, komunitate zientifikoa, ezpada auzolan erraldoi eta nazioartekoa? 

Noiz: 2020ko maiatzaren 8an eta 9an.
Non: Bilbon, Medikuen Elkargoan.
Aurreko biltzarrak nolakoak izan diren ikusteko, sakatu hemen.

Egitaraua
Komunikazioa bidali
Komunikazioak aurkezteko jarraibideak 
(azpiko koadroan dauzkazue)

 

 

Ahozko komunikazio eta posterretarako jarraibideak

  1. Gaiak. Biltzarra prebentzioari buruzkoa izango da baina bestelako osasun gaiei buruzkoak ere izan daitezke. 
  2. Epea. Komunikazioak bidaltzeko azken eguna: 2020ko urtarrilaren 15 
  3. Modalitateak. Lanak ahozko komunikazio (hobetsita) edo poster gisa aurkeztu daitezke. 
  4. Luzera. Gehienez komunikazioaren luzera 300 hitzekoa izan behar da. 
  5. Izenburua. Idatzi komunikazioaren izenburua hasieran, laburdurarik erabili gabe eta luzera egokiarekin (ez da 10 hitz baino gehiago gomendatzen). 
  1. Nola sartu aplikazio informatikoan. Komunikazioa OEEren webgunera igo behar da: www.oeegunea.eus. / Biltzarra / Komunikazio Jarraibideak / Komunikazioa egin. OEEren bazkidea bazara edo azken 5 urteotan egindako Osasun Biltzarretan parte hartu baduzu, dagoeneko pasahitza izango duzu eta orduan sartu zure erabiltzailea (posta elektronikoa) eta pasahitza, idatzi ahal izateko. Bestela, erabiltzaile berri modura sartuko zara. Edozein zalantzaren aurrean, mesedez, Idazkaritzarekin jarri harremanetan erabiltzaile bikoitzik ez sortzeko (gero diplomekin arazorik egon ez dadin): 944 00 11 33  edo oee@oeegunea.eus
     
  1. 1. Egileak: Sartzen den lehenengoa izango da ahozkoaren aurkezpena egingo duena
    • Izena: osorik idatzi, ez hasierako hizkia soilik.
    • Abizenak: euskal abizenak euskal grafiaz idaztea gomendatzen da
    • Egile bat baino gehiago: “Egilea gehitu” botoia sakatu egile gehiago sartzeko
  1. 2. Lan-zentroak: Egile bakoitzari dagokion lan-zentroa idatzi. Lan-zentroa zehazteko, erabili mesedez handitik txikirako hurrenkera: erakunde edo zentroaren izena, gero zerbitzua eta departamentua, eta, azkenik atala. Adibidez: Donostiako Ospitalea. Kirurgia Zerbitzua. 
  1. 3. Edukia betetzean, multzo bakoitzean dagokiona idatzi: 1) Sarrera, 2) Helburuak, 3) Metodoak, 4) Emaitzak, 5) Ondorioak. 
  1. 4. Amaitu duzunean mezu bat jaso behar duzu posta elektronikoan. Jasotzen ez baduzu Idazkaritzarekin jarri harremanetan. 
     
  1. Idazkera. Erredakzioa, sintaxia eta ortografia zaindu. Saia zaitez testua adierazgarria eta gai horretan aditua ez den osasuneko profesional batentzat ulergarria izan dadin. Zuzentzaile ortografikoa pasatu. 
  1. Informazio osagarria. Taulak, irudiak eta antzekoak erabili soilik ezinbestekoak badira. Hauek sinpleak eta argiak izan behar dute. Bibliografia ere ahalik laburrena izatea komeni da. 
  1. Ahozkoen iraupena eta zuzenketa. Ahozko komunikazioen aurkezpenaren iraupena 7 minutukoa izango da eta ikusleen galderetarako beste 1-2 minutu egongo dira. Diapositiben testuak ere zuzendu behar direnez, hauek ere otsailaren 1erako aplikaziora igoko dira. Bertan idatzitakoak, noski, aurkeztutako ahozko komunikazioarekin bat etorri behar du erabat, hura baita biltzarrerako onartu den edukia. Hori dela eta, prestatuko diren diapositibak denbora horretara ondo egokituta egotea ezinbestekoa da. 
  1. Panela. Poster edo panelen neurria 90 x 120 cm-koa izango da. Posterra, behin komunikazioa onartu ondoren, otsailaren 1erako zuzentzera bidaliko da eta martxoaren 1erako aplikaziora igoko da. Posterra norberak inprimatu beharko du eta Biltzarraren lehenengo egunean, lehen orduan, dagokion lekuan eskegi (egunean bertan Biltzarreko arduradunek jakinaraziko dute posterrentzako tokia zein den). 
  1. Erantzuna. Ondoren Batzorde Zientifikoaren erantzuna eta lexikoa zuzentzeko proposamena jasoko dituzu. Eragozpenik ez badago, proposatu den bezala argitaratuko da. 
  1. Saria. Sari bat egongo da ahozko komunikazio edota poster onena

Daten laburpena Biltzarra baino lehen

  • Otsailak 2. Posterra/ahozko aurkezpena OEEren webgunera igotzea.
  • Otsailak 17. Batzorde zientifikoaren erantzuna eta testuaren zuzenketarako proposamena.
  • Martxoak 1. Ahozko aurkezpenak eta posterrak zuzentzera  bidaltzea.
  • Martxoak 31. Posterraren PDF webgunera igotzea.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren martxoko berriak eta apirileko beste hainbat irakurgai daude jada. Horietan,Ginea-Bissaura joateko bigarren deialdia, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko...
Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan