Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

OEErekin batera euskara bultzatu nahi?

OEE osasun-alorrean euskara normalizatzen laguntzeko erreferentea da, besteak beste, garatzen dituen ekimenei esker: osasun-biltzarrak, Osagaiz osasun-zientzien aldizkaria, bertso-saio klinikoak, Agote saria, a, etab.

Zer eskaintzen dugu?

Osasun Biltzarrak. Elkarteak urtero gai bati buruzko osasun-biltzarra antolatzen du, eta bertan hainbat ekintza burutzen dira: hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak, poster-erakusketak… Orain arte 23 jardunaldi egin dira eta, horiei esker, material asko sortu dugu gure lanean euskaraz jarduteko.

Osagaiz osasun-zientzien aldizkari zientifikoa. UEU eta OEEren artean egiten da eta 2017an jarri zen abian. Ikerleei irekita dago.

Agote Saria, osasunarekin lotutako hainbat ikasgaitan euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko sari honi esker, hainbat material didaktiko euskaraz sortu ahal izan da.

Bertso-saio klinikoak, modu ludikoan pazienteen historia klinikoak aztertuz diagnostikoa zein den asmatu behar da. Urtero Gipuzkoan eta Bizkaian antolatzen dira.

OEEberri elkartearen berripapera da eta hilero-hilero osasunari eta euskarari buruzko informazioa jaso dezakezu.

Webgunean fondo dokumental bat osatzen ari gara, osasun-biltzarretako hitzaldi, komunikazio eta poster guztiekin. Bertan, 500 agiri baino gehiago dituzu eta urtez gorantz doa. Fondoaz gain, beste informazio asko duzu eskura: osasunari eta euskarari buruzko albisteak, OEEberri eta Osakidetzako Osatuberri aldizkariak, euskara normalizatzeko Euskal Herrian egiten diren ekimen nagusiak, etab.

Harreman eta kanpainak: OEEk osasun-zerbitzuetan euskaraz egiteko aukera gehiago izateko, hainbat gestio egiten ditu eta, horrez gain, Donostian egin zen moduko “Euskaraz osasuntsuago” kanpainak, osasun-zerbitzuetan euskararen erabilera handitzeko.

Bazkide izatearen abantailak

Mediku, erizain edo osasun-alorreko profesional edo ikaslea bazara OEEn parte hartzeko aukera duzu.

Zure laguntzarekin Elkarteak zerbitzu gehiago eskaini ahal izango ditu eta lana euskaraz egiteko erraztasun eta baliabide gehiago izango ditugu denok.

OEEko kide izateagatik urteroko osasun-biltzarretan deskontua izaten da.

OEEko kide izateko, Idazkaritzarekin jarri harremanetan edo zuzenean ere egin daiteke, www.oeegunea.org-en, Elkartearen ataleko “Bazkide egin” eremuan sartuz eta datuak betez. Eta, urtero, 30 €-ko kuota txiki bat ordaintzea, besterik ez.

OEEren Idazkaritza 944 042 720  oee@oeegunea.eus

Azken Berriak

Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...
EHUn ere Hezkuntza Euskaraz!
Leioako EHUko Erizaintza eta Medikuntzako Euskara Taldeak bideo hau kaleratu berri du! Euskal hiztunok EHUn ezin dugu euskaraz ikasi. Nahiz eta irakasgaietan euskaraz matrikulatu, euskaraz ez dakitenen neurrira, gazteleraz ematen dira irakasgai asko! EH...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan