Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Orkatilako bihurrituak

Egileak:

maria larrea zabalo

sara lizeaga lopez de gereƱu

0


Sarrera

Egunean, pertsona batek 10 000 biztanleko jasaten ditu orkatilako bihurrituak. Kirolariek dituzten lesioen ¾ dira, ondorio gehien dituztenak hauen artean gertatuz, batez ere arriskuko kontaktu-kirola egiten dutenen artean. Lanorduak galtzea eragin eta kirola egitea galarazten duen arrazoi garrantzitsua da.

Helburuak

Orkatilako bihurrituak oso ohikoak dira kirolarien artean. Hau dela eta, hauen tratamenduaren inguruan dagoen eztabaida eta suspertze-prozesuan egin beharreko ariketak eta epeak aztertu nahi ditugu.

Metodoak

Tratamendu desberdinak eta hauek duten eraginkortasuna ezagutzeko, gaiari buruzko hainbat meta-analisi berrikusi, eta emaitzak “Clinical evidence” eta “uptodate” baliabideen bidez alderatu ditugu.

Emaitzak

Hasiera batean egin behar den tratamendua berdina da bihurdura-maila guztietarako. RICE ingelesezko siglekin labur ditzakegu:
1. Rest: Gorputzeko pisua oin gainean jarri gabe, makuluen bidez lagunduz.
2. Ice: Hantura gutxitzen du plazeboarekin konparatuta.
3. Compression: konpresioa.
4. Elevation: Gorputz adarraren goratzea.

Gainera, Hanturaren Kontrako Ez Esteroideoak erabili eta lehenbailehen hasi beharko dira ariketak artikulazioaren mugimena mantentzeko.
Hasieran dorsiflexioa, flexio plantarra eta errotazioak landu beharko dira, hauen intentsitatea minaren arabera handituz.

Lehen eta Bigarren mailako bihurritzeetan estatistikoki hobeak dira ortesi-bidezko tratamendu funtzionalak immobilizazio luzeak baino.

Badirudi lokarri bidezko ortesiak eraginkorragoak direla hesgailu elastikoak baino, hantura lehenago gutxitzen dutelako eta lanera eta kirolera bueltatzeko denbora ia erdira murriztuz.
Lagungarri diren elementu hauek ez dute lehenbailehen egin beharreko errehabilitazioan eragotzi behar suspertze-epea murrizten dutelako.

Hirugarren mailako bihurduren tratamendua eztabaidagarria da. Badirudi belaun azpiko immobilizazio laburrak benda tubularrak baino errekuperazio laburragoa dakarkiela. Tratamendu kirurgikoak ez du immobilizazio laburrak baino emaitza hoberik, nahiz eta berriz ere eritzeko arriskua gutxitu.
Kirurgiaren zeregina argi dirudi lesio kronikoetan eta ezegonkortasunean, lotailuen erabateko hausturan, non tratamendu funtzionalarekin, ondoriozko lesio eta sintoma kroniko gehiago gertatzen diren.

Ondorioak

Lesio kroniko eta lotailuen erabateko hausturan izan ezik, beste orkatilako bihurrituetan lehen bait lehen hasi beharko dira ariketak artikulazioaren mugimendu maila mantentzeko. Badirudi ortesiak lagungarri direla, lokarrien bidezkoak batez ere. Beraz, immobilizazioa, salbuespenetan izan ezik, saihestu egin beharko da mobilizazio goiztiarraren alde.

Bibliografia

1. Seah R, Mani-Babu S. Managing ankle sprains in primary care: what is best practice? A systematic review of the last 10 years of evidence. Br Med Bull 2011;97:105-35
2. Synch SA, Renström PA. Treatment of acute lateral ankle ligament rupture in the athlete. Conservative versus surgical treatment. Sports Med. 1999 Jan;27(1):61-71. Review. PubMed PMID: 10028133
3. Pihlajamäki H, Hietaniemi K, Paavola M, Visuri T, Mattila VM. Surgical versus functional treatment for acute ruptures of the lateral ligament complex of the ankle in young men: a randomized controlled trial. J Bone Joint Surg Am. 2010 Oct 20;92(14):2367-74
4. Pijnenburg AC, Van Dijk CN, Bossuyt PM, Marti RK. Treatment of ruptures of the lateral ankle ligaments: a meta-analysis. J Bone Joint Surg Am. 2000 Jun;82(6):761-73
5. Anandacoomarasamy A, Barnsley L. Long term outcomes of inversion ankle injuries. Br J Sports Med. 2005 Mar;39(3):e14
6. Trojian TH, McKeag DB. Ankle sprains: expedient assessment and management. Physician and Sportsmedicine 1998; 26:10. www.physsportsmed.com/issues/1998/10Oct/mckeag.htm (Accessed on June 10, 2005).
7. Van Dijk CN, Lim LS, Bossuyt PM, Marti RKSO J Bone Joint Surg Br. 1996;78(6):958
8. Sloan JP, Hain R, Pownall R. Clinical benefits of early cold therapy in accident and emergency following ankle sprain. Arch Emerg Med. 1989;6(1):1.
9. Morán M. Double-blind comparison of diclofenac potassium, ibuprofen and placebo in the treatment of ankle sprains. J Int Med Res. 1991;19(2):121.
10. Kerkhoffs GM, Rowe BH, Assendelft WJ, Kelly K, Struijs PA, van Dijk CN Immobilisation and functional treatment for acute lateral ankle ligament injuries in adults. Cochrane Database Syst Rev. 2002;
11. Jones MH, Amendola AS. Acute treatment of inversion ankle sprains: immobilization versus functional treatment. Clin Orthop Relat Res. 2007;455:169.
12. Karlsson J, Eriksson BI, Sward L, et al. Early functional treatment for acute ligament injuries of the ankle joint. Scand J Med Sci Sports 1996;6:341–345
13. Beynnon BD, Renstrom PA, Haugh L, et al. A prospective, randomized clinical investigation of the treatment of first-time ankle sprains. Am J Sports Med 2006;34:1401–1412.

Azken Berriak

"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren martxoa-apirileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko urta...
Osasunari buruzko gai ugari jorratuko dituzte EHUko Uda Ikastaroetan
Apirilaren 23an aurkeztu zen Uda Ikastaroen 43. edizioa Bilbon, BBVA Fundazioaren egoitzan. Eva Ferreira EHUko errektoreak, Laura Poderoso BBVA Fundazioaren zuzendariordeak eta Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak aurtengo edizioari buruz...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan