Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Bazkide egin

Izan zaitez OEEko bazkide!
  
Zer da ba OEE?
OEE, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, 1990ean sortutako erakundea da eta bere xedea, izenak berak dioen moduan, osasun-alorrean euskara normalizatzen laguntzea da.
 
Zer egiten dugu?
Osasun Biltzarrak. Elkarteak urtero osasun-gai bati buruzko biltzarra antolatzen du, eta bertan hainbat ekintza burutzen dira: hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak, poster-erakusketak… Orain arte 26 biltzar egin dira eta, horiei esker, material asko sortu dugu gure lanean euskaraz jarduteko. Azken biltzarretan honako gai hauek landu ditugu: Menpekotasunak, Osasuna eta Kirola, Osasun Hezkuntza, Haurtzarotik Nerabezaro arteko osasuna, Osasun langileen erronka berriak, Ikerkuntza, Emakumea eta Osasuna... Biltzarretan 150 pertsona inguru elkartzen gara eta urte bakoitzean herrrialde desberdinetan egiten dugu.
 
Osagaiz osasun-zientzien aldizkari zientifikoa. UEU eta OEEren artean egiten da eta 2017an jarri zen abian. Ikerleei irekita dago.
 
Bertso Saio Kllinikoak. Urtean behin, Gipuzkoan eta Bizkaian, bertsoen bidez  eta lehiaketa modura saio kliniko ludiko batzuk egiten ditugu, askotan sagardotegietan. Partaideek bertsoetan azaldutako sintomak ikusita, gaixotasuna zein den asmatu behar dute.
 
Euskara normalizatzeko ekintzak. Euskara osasun alorrean normalizatzeko ekintzak bultzatzen ditugu: Osakidetzako Euskara Planaren jarraipena, egoera zehatzetan administrazioei eskaerak zuzentzea, beste norbanakoek edo erakundeek  (UEMA, Kontseilua...) bultzatzen dituzten ekimenetan laguntzea, etab.
 
Agote Saria. Bi urterik behin Agote saria antolatzen du, osasunarekin lotutako hainbat ikasgaitan euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko.
 
OEEberri: osasunari eta euskarari buruz hilero bidaltzen dugun berripapera da, osasun-alorreko profesionalei informazio interesgarria eskaintzeko. Hilero 1.400 pertsonengana heltzen da.
 
Webgunea eta sare sozialak (Facebook eta Twitter): bazkideekin eta osasun alorreko profesionalekin harremanetan jartzeko tresna: albisteak, biltzarretako informazioa (ponentziak, komunikazioak...), ekintzak...
 
Bazkide izatearen abantaila
Mediku, erizain edo osasun-alorreko profesional edo ikaslea bazara OEEn parte hartzeko aukera duzu. Zure laguntzarekin Elkarteak zerbitzu gehiago eskaini ahal izango ditu eta lana euskaraz egiteko erraztasun eta baliabide gehiago izango ditugu denok.
 
OEEko kide izateko, mezu bat bidali e-postaz (oee@oeegunea.eus) edo telefonoz deitu (944 00 11 33) honeko datuak emateko:  izen-abizenak, espezialitatea, helbidea, lanbidea, lantokia, eposta, telefono-zenbakia eta kontu korrontearen zenbakiaren 20 digituak
 
OEEko kide izateak abantailak ere baditu: urtero egiten den biltzarrean deskontua izatea, ikastaroak emateko aukera gehiago edukitzea. Merezi du, ezta? Eta, urtean, 30 euroko kuota besterik ez! Eta ikasleek ez dute kuotarik ordaintzen bazkidetza egiteagatik.
 
 
 
 
 

 

Azken Berriak

Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...
Hizkuntzalaritza Klinikoko II. Jardunaldia
Hizkuntzalaritza Klinikoko lehen jardunaldia Baionan egin zen 2020ko irailaren 4an. Horren helburua izan zen euskaldunengan aztertzen diren hizkuntza-nahasmenduei buruzko lan eta proiektuen aurkezpen bat egitea, modu dibulgatiboan, elkarren lanen berri ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan