Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

2012ko martxoa - Gipuzkoa

 

2012ko martxoaren 9an egindako Bertso Saio Klinikoak

 

Bertso-saio klinikoak OEEk, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak, abiarazi zituen 2004an EHUko ikasleekin. Lehenengo saioak Bizkaian izan ziren eta azkeneko hiruak, pasa den martxoaren 9ko hau barne, Gipuzkoan. OEEarekin batera antolatze lanetan aritu dira Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Donostiako Erizaintza Eskola eta Donostia Unibertsitate Ospitalearen Euskara Batzordea eta Komunikazio Unitatea.

 

Arrakasta

 

Hortaz, pasa den ostiralean ospatutako azken honetan, 48 pertsonek parte hartu zuten Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian antolatu diren Bertso Saio Klinikoetan. Ordu bete inguruko iraupenaren ondoren afaria egin zuten.

 

Bertsotan

 

Aipatu beharra dago, festa-giroan eta umorean antolatzen den bertso-saioa dela, osasun-munduan euskararen erabilera eta harremanak sustatzeko asmoz. Parte-hartzaileak taldeka jardun zuten, eta bertsolariek emandako arrasto edo datuekin zein hitzi buruz ari diren asmatu behar izan zuten, gaixotasun bat askotan, baina bestelako hitz bat ere izan zitekeen. Honela, bertso gai nagusiak, hotzeria, hazizurria, autopsia, ezkabia eta pip protesia izan ziren.

 

Bertsolariak Borja Aginagalde, Nahikari Gabilondo, Karlos Ibarguren eta Felix Zubia izan ziren eta honako hauek irabazi zuten lehiaketa: Marta Barandiaran, Hernaniko Osasun Zentroko medikua; Beñat Zubeltzu, Donostia Unibertsitate Ospitaleko BAMEa eta Migel Legarra, Medikuntzako 4. mailako ikaslea. Finalistak ordea, Ruth Salaberria, Donostia Unibertsitate Ospitaleko BAMEa, Miren Zubillaga, Medikuntzako 5. mailako ikaslea eta Garazi Esturo, Medikuntzako 4. mailako ikaslea izan ziren.

 

Irabazle eta finalistek honako hau irabazi zuten: OEEk antolatzen duen kongresurako inskripzioa. Hala ere, aurrekoaz gain irabazleek fonendoskopio, esfigomanometro eta Elhuyarren “Sendabidea ala iruzurbidea. Medikuntza alternatiboa proban” liburu bana ere irabazi zuten.

 

 

 

Lehia sanoa parte hartzaileen proposamena kontuan hartuz

 

Bertso Saio Klinikoen antolatzaileen iritziz, aipagarriena Donostiako alkate jaunak parte hartu izana izan zen eta parte hartzaileen ”lehia sanoa”, baina  bene-benetakoa azpimarragarria izan zen.

 

Bitxikerien artean, bertsolariek pentsatutakoez gain, parte-hartzaileei gaia proposatzeko aukera eman izana aipatu behar da, baita bertsolariek kontuan izan zituztela hedabideetako berriak ere: hazizurria eta ezkabia, kasu.

 

Bertsolariak:

 

Borja Aginagalde
Nahikari Gabilondo
Karlos Ibarguren
Felix Zubia
 
Hona hemen grabatutako bideoak:
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken Berriak

Mati Iturralde (familia-medikua): "Osasun ituna"
Irailaren 5ean egin zen lehendakari berriak proposatu duen osasun-itunaren aldeko mahaia. Lehen bileran eragile ezberdinek parte hartu zuten, baina deigarria izan zen osasun-publikoaren aldeko herritarren plataforma bakar bat ere ez gonbidatzea. Ziurren...
Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan