Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

2011ko oinarriak

2011ko Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen
I. topaketak
Hizkuntz politikak osasungintzan
 
Helburuak
  • Osasungintzako hizkuntza politika aztertzea
  • OEE kideen arteko harremanak sendotzea
  • euskarazko erabilera bultzatzea
  • osasun arloko euskarazko produkzioa bultzatzea
Edukiak
Topaketei hasiera emateko gonbidatutako hitzaldi bat burutuko da, parte-hartzaile guztiei irekia.. Dagokion epean, parte hartzaileek euren eginak eta asmo lanak topaketetan aurkeztea proposatuko dute. Topaketetan onartutakoak soilik aurkeztuko dira.
Topaketei bukaera emateko mahai-ingurua antolatuko da, egunean zehar jasotako informazioa elkarren artean eztabaidatzeko.
 
Metodologia
Topaketetan OEEkideen arteko harremanak bultzatzea bilatuko da, eta horretarako, garrantzi berezia emango zaio:
  • aurkezpenetan hizlari eta entzuleen arteko elkarrizketa bultzatzeari
  • kafe etenean eta luntxean harremanak egitea errazteko aukerari
  • mahai inguru eta eztabaidetan an parte hartzea sustatzeari.
Nori zuzendua
  • Osasungintzako langile guztiei.
  • Osasungintzako bezeroei.
  • Osasun profesionalei eta unibertsitateko ikasle eta irakasleei.
  • Sindikatuak eta alderdi politikoei
  • Arlo pribatutako osasun zerbitzuei
Matrikulaziorako argibideak
 
Ikerketa-lanak
Matrikula egitearekin batera kominikazioak aurkezteko aukera ematen da. Ikerketa-lana aurkezteko, lanaren laburpena bidali beharko da eta batzorde zientifikoak onartu beharko du.
Laburpena honela egituratu behar da:
  • Lana/lerroaren izenburua
  • Lerroko partaide edo lanaren egileen izen-abizenak (hizlariaren izena azpimarratuz)
  • Partaide bakoitzaren lantokia (saila/laborategia/zentroa)
  • Ikerkuntza-lerroa edo lanaren laburpena [Letra: "Times 12"; Luzera: A4 bat baino gehiagorik ez]
Laburpenak bidaltzeko epea 2011eko azaroaren 10an bukatzen da. Hortik aurrera izena ematen dutenak soilik parte-hartzaile/entzule moduan matrikulatuko dira. Laburpena onartu den ala ez maiatzaren hasieran jakinaraziko da.
Matrikulatzeko jarraitu beharreko urratsak:
  1. Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  2. Matrikularen diru-sarrera egin Euskadiko Kutxa kontu honetan
  3. Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: OEE topaketak
  4. Ikerketa-lerroaren aurkezpena egin nahi baduzu, dagokion laburpena
  5. iberba

(Matrikulatutakoan konfirmazio mezua jasoko duzu zure e-postan, bertan agertzen dira adierazitako datu hauek ere)

Azken Berriak

Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela...
Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan