Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Elkartea

OEE, hau da, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea orain bi hamarkada sortutako erakundea da eta bere izenak berak adierazten duen moduan, euskara osasun-arloan sustatu eta bultzatu nahi duen elkartea da osasun alorrean Euskara normalizatzen lagunduz.

Elkartearen helburuak honako hauek dira:

  • Euskararen erabilera sustatzea (irakaskuntzan, heziketan, eta lan-zentroetan)
  • Euskararen erabilera bultzatu eta indartzea osasun-arloko profesionalen artean
  • Osasunari buruzko euskaraz idatzitako aldizkari eta argitalpenen sorrera sustatzea

Elkarteari buruzko gaur egungo datu nagusiak:

Elkarteak 300 bazkidetik gora dauzka eta ezaguna da, batik bat, urtero antolatzen ditugun jardunaldiengatik.

Jardunaldietan hainbat ekintza burutzen dira: hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak, poster-erakusketak… Urtero osasun biltzarra egiten da eta, biltzarrei esker, material asko sortu da gure lanean euskaraz jarduteko.

Baina biltzarrez gain elkarteak ekimen gehiago bultzatzen ditu. Esaterako, bi urterik behin Agote saria antolatzen du, osasunarekin lotutako hainbat ikasgaitan euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko, edo bertso-saio klinikoak, modu ludikoan pazienteen historia klinikoak aztertzeko.

OEEberri: 2011an sortutako osasunari eta euskarari buruzko hileroko berripapera, osasun-alorreko profesionalei informazio interesgarria eskaintzeko.

Webgune berria: 2012ko apirirean martxan jarritakoa. Bertan, besteak beste, jardunaldietan eta Agote sarian argitaratutako materiala eskuragarri izango da fondo dokumental zabal batean. Horrez gain, bazkideen arteko harremanak bultzatzeko aukera eskainiko da eta beste zenbait aukera eta eduki.

Osasun Hiztegia: Gipuzkoako Mediku Elkargoarekin batera laster ikusgai egongo da.

Euskarazko prestakuntza: Ikastaroak ematen dituzten erakundeei (Osakidetza…) euskaraz irakasteko prest dauden profesionalen eskaintza egiten hasiko gara.

Laburbilduz esan genezake OOEn ikerketa eta prestakuntzari garrantzia ematen diogula, batez ere osasun-arloko profesionalok gure lanean euskaraz normaltasunez aritzeko.

OEEk gure lanbidean euskararen normalizatzeko egindako lana, gaur egungo antzeko sektore profesionalentzat erreferentzia da. Izan ere, OEEk ohiko elkargoen egituretatik haratago heldu da lurraldez gaindiko egitura bat sortuz.

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekuko mezua idatzi duten 7 gazteak
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan