Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago

2024-10-25, Zornotza

Egitaraua

BEHIN BEHINEKOA

Urriak 25, ostirala

09:00 Sarrera

09:30 Lehenengo mahai ingurua: Min kronikoari aurre egiten

- Hainbat familia-mediku, fisioterapeuta eta farmazialarien eskutik.

11:00 Atsedenaldia

11:30 Bigarren mahai ingurua: Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo

- Hainbat mediku, erizain eta gizarte-langileen eskutik.

13:30 Bertso bazkaria: Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita

16:30 Komunikazioak eta Tailerra

- Tailerra: Depreskripzioa. Farmazialari baten eskutik.

17:30 Atsedena

18:00 Hitzaldia: Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea

- Osasun-arloko hainbat profesionalen eskutik.

19:00 Amaiera eta OEEren Batzar Nagusia

Aurkezpen gutuna

Sendagaiak gure eguneroko bizitzaren zati dira, bai osasun-profesionalentzat, bai gizartearentzat oro har. Sendagaiek helburu terapeutikoak lortzen laguntzen digute, askotan ezagutzen eta kalkulatzen dugun arriskua hartuz. Gaixotasunak arindu eta sendatu nahi ditugunean, osasun-arloko profesionalek errezetatutako sendagaietan konfiantza izaten dugu. Hala ere, kasu batzuetan, botika horiek beste batzuekin elkarrekintzan aritzen dira, eta albo-ondorio harrigarriak edo ez desiratuak eragiten dituzte. Eta ez dute lortzen minaren gisako sintomak sendatzeko edo arintzeko hasierako helburua.

Ezin ditugu alde batera utzi zenbait faktore, hala nola eguneroko bizitzaren medikalizazioa, gaixotasun berriak sortzea, defentsa-medikuntza gero eta ohikoagoa egitea, espezialitate medikoak zatitzea, biztanleria zahartzea eta prozesu kronikoak areagotzea. Esandako guzti honek biztanleria sendagaien eraginpean egotea eragiten du.

Horri buruzko gogoeta egiten badugu, egia deseroso baina beharrezko bat aurkituko dugu: ongizate integrala botiketatik haratago doa. Minaren iturriei eta ondoezaren sustrai emozionalei heldu behar zaie pertsonak sakontasunean ezagutzeko eta emaitza hobeak izateko gaixotasunaren aurrean.

Hori guztia abiapuntutzat hartuta antolatu du 2024ko Osasun Biltzarra OEE-Osasungoa euskalduntzeko Erakundeak. Jardunaldiak egongo diren bi mahai-inguruetako hizlariek haien proiektuak eta esperientziak azalduko dizkigute. Antolatutako tailerra, berriz, ikuspuntu berriak garatzeko tresna izango da.

Topaketa, eztabaida eta motibaziorako gunea izan nahi du biltzar honek. Jardunaldi hau aukera bat da denon parte hartzea sustatzeko, gehiegizko medikalizazioaren arazoari aurre egiteko asmoz.

 

Azken Berriak

Aitor Montes (familia-medikua): "Osakidetzan xenofobiarik ez!"
Maiz gertatzen zait: albisteei erreparatu eta urduri jarri. La France revient, diote. Nola Le Penen Frantzia, hala espainiar xenofobia eta supremazismoa; pailazo puzgarriak bezala, behin eta berriro zutitzen dira. La merde revient. Entzun dugunez, Osaki...
Komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea luzatuta irailaren 20ra arte
Osasun Biltzarrerako komunikazioak eta posterrak aurkezteko azken eguna irailaren 20ra arte luzatu dugu. Gogoratu biltzarra Zornotzan izango dela urriaren 25ean, “Botiketatik haratago” gaiari buruz. Askotariko gaiak ari dira agertzen, eta ma...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan