Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago

2024-10-25, Zornotza

Komunikaziorako jarraibideak

1. Gaia hauxe izango da: Botiketatik haratago. Beraz, ahozko komunikazioak eta posterrak gai horri buruz zein bestelako gaiei buruzkoak izan daitezke.

2. Epea. Komunikazioak bidaltzeko azken eguna: 2024ko abuztuaren 31.

3. Modalitateak. Lanak ahozko komunikazio (hobetsita) edo poster gisa aurkeztu daitezke.

4. Luzera. Gehienez komunikazioaren luzera 300 hitzekoa izan behar da.

5. Izenburua. Idatzi komunikazioaren izenburua hasieran, laburdurarik erabili gabe eta luzera egokiarekin (ez da 10 hitz baino gehiago gomendatzen).

6. Nola sartu aplikazio informatikoan. Komunikazioa OEEren webgunera igo behar da: www.oeegunea.eus. / Biltzarra / Komunikazio Jarraibideak / Komunikazioa egin. OEEren bazkidea bazara edo azken 5 urteotan egindako Osasun Biltzarretan parte hartu baduzu, dagoeneko pasahitza izango duzu eta orduan sartu zure erabiltzailea (posta elektronikoa) eta pasahitza, idatzi ahal izateko. Bestela, erabiltzaile berri modura sartuko zara. Edozein zalantzaren aurrean, mesedez, Idazkaritzarekin jarri harremanetan erabiltzaile bikoitzik ez sortzeko (gero diplomekin arazorik egon ez dadin): 944 00 11 33  edo oee@oeegunea.eus

6.1. Egileak: Sartzen den lehenengoa izango da ahozkoaren aurkezpena egingo duena

- Izena: osorik idatzi, ez hasierako hizkia soilik.

- Abizenak: euskal abizenak euskal grafiaz idaztea gomendatzen da

- Egile bat baino gehiago: “Egilea gehitu” botoia sakatu egile gehiago sartzeko

6.2. Lan-zentroak: Egile bakoitzari dagokion lan-zentroa idatzi. Lan-zentroa zehazteko, erabili mesedez handitik txikirako hurrenkera: erakunde edo zentroaren izena, gero zerbitzua eta departamentua, eta, azkenik atala. Adibidez: Donostiako Ospitalea. Kirurgia Zerbitzua.

6.3. Edukia betetzean, multzo bakoitzean dagokiona idatzi: 1) Sarrera, 2) Helburuak, 3) Metodoak, 4) Emaitzak, 5) Ondorioak.

6.4. Amaitu duzunean mezu bat jaso behar duzu posta elektronikoan. Jasotzen ez baduzu Idazkaritzarekin jarri harremanetan.

7. Idazkera. Erredakzioa, sintaxia eta ortografia zaindu. Saia zaitez testua adierazgarria eta gai horretan aditua ez den osasuneko profesional batentzat ulergarria izan dadin. Zuzentzaile ortografikoa pasatu.

8. Informazio osagarria. Taulak, irudiak eta antzekoak erabili soilik ezinbestekoak badira. Hauek sinpleak eta argiak izan behar dute. Bibliografia ere ahalik laburrena izatea komeni da.

9. Ahozkoen iraupena eta zuzenketa. Ahozko komunikazioen aurkezpenaren iraupena 7 minutukoa izango da eta ikusleen galderetarako beste 1-2 minutu egongo dira. Diapositiben testuak ere zuzendu behar direnez, hauek ere otsailaren 1erako aplikaziora igoko dira. Bertan idatzitakoak, noski, aurkeztutako ahozko komunikazioarekin bat etorri behar du erabat, hura baita biltzarrerako onartu den edukia. Hori dela eta, prestatuko diren diapositibak denbora horretara ondo egokituta egotea ezinbestekoa da.

10. Panela. Poster edo panelen neurria 90 x 120 cm-koa izango da. Posterra, behin komunikazioa onartu ondoren, otsailaren 1erako zuzentzera bidaliko da eta martxoaren 1erako aplikaziora igoko da. Posterra norberak inprimatu beharko du eta Biltzarraren lehenengo egunean, lehen orduan, dagokion lekuan eskegi (egunean bertan Biltzarreko arduradunek jakinaraziko dute posterrentzako tokia zein den).

11. Erantzuna. Irailean Batzorde Zientifikoaren erantzuna eta lexikoa zuzentzeko proposamena jasoko dituzu. Eragozpenik ez badago, proposatu den bezala argitaratuko da.

 

Daten laburpena Biltzarra baino lehen

- Posterra/ahozko aurkezpena OEEren webgunera igotzea........ Abuztuak 31

- Batzorde zientifikoaren erantzuna eta testuaren zuzenketarako proposamena

..................................................................................................... Irailak 15

- Ahozko aurkezpenak eta posterrak zuzentzera  bidaltzea......... Irailak 30

- Posterraren PDF webgunera igotzea..........................................Urriak 15

 

Azken Berriak

Osasun zerbitzuak euskaraz eskaintzea oinarrizko eskubideak bermatzea besterik ez da
pazientea
Aldiro aldiro erdal hedabideek gai hau ateratzea gustukoa dute: Zergatik dago euskara plan bat Osakidetzan? Zergatik eskatzen da euskara? Euskara behar al da osasun gaietan?... Galdera horiek erantzun erraza dute. Izan ere, herritarren eskubideak berm...
Osakidetza euskalduntzearen kontrako plataforma sortu dute osasun-arloko hainbat langilek
"Unidas por una exención lingüística real" izeneko plataformak joan den ostiralean, uztailaren 19an, egin zuen aurkezpen publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratzea eginez. Bere ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan