Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Agote sariak

2 urterik behin Agote saria antolatzen dugu, osasunarekin lotutako hainbat ikasgaietan, euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko.

Jose Antonio Agote Jemeinek gaztetatik izan zuen kezka euskaragatik. Osasun-arloan euskara bultzatzeko eta garatzeko ahaleginak egin zituen, besteak beste pazienteekin erabiliz, zenbait dokumentu kliniko idatziz, etab. Aitzindaria izan dela esan dezakegu.

Gure elkarteko bazkide izan zen bere sorreratik, ekintza guztietan parte hartuz, beraien antolakuntzan lagunduz eta inguruko profesionalak erakarriz.

Gaixo egon arren, ez zuen oztoporik izan 1999an Donostian "Genetika eta Osasuna" izenburuarekin egin ziren jardunaldien antolatzaile lanetan ibiltzeko.

Hori dela eta OEEn bere izenean sari bat abian jartzea erabaki genuen, berari egin ahal zitzaion omenaldirik onena berau zelako, bere ametsak lortzen saiatzeko lanean jarraitzea.

Sari honek LKSren eta Mondragon Healthen babes ekonomikoa dauka eta OEEk eta hiruron arteko lankidetza da.

 

Saria urtez urte

2016ko Agote Saria

Informazioa Saritua

2014ko Agote sariak

Informazioa Saritua

2012ko Agote sariak

Informazioa Saritua

2010eko Agote Saria

Informazioa Saritua

2004ko Agote Saria

Informazioa Saritua

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan