2014ko Agote sariak
OINARRIAK
lanei buruzkoak
Euskaraz idatziak izan beharko dute eta Euskaltzandiaren arauak errespetatuko dira.
Egileak bat edo gehiago izan daitezke.
Lanak Orijinalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Puntu honekin bat ez datozen lanek sortu ditzaketen arazoen ardura egileena bakarrik izango da. OEEk ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik.
Gaur egun osasun-arloko ikasketa unibertsitarioetan ikasi beharreko ikasgai baten egitarau ofizialak jarraitzen dituzten lanek lehentasuna izango dute. Beraz ahal bada lanek ikasgai baten egitaraua osoa jasoko dute.
Lehenik lan osoaren proiektu bat aurkeztuko da eta saria lortuz gero 12 hilabeteko epean lan osoa aurkeztu beharko da.
Proiektuen aurkezpenari buruzkoak
DIN A4 orrietan, alde batetik idatzita eta lerroen artean bi tarte utziz aurkeztuko dira. Times Roman 12.puntua letra moldearekin idatziko dira.
Irudiak, grafikoak eta argazkiak bukaeran jarriko dira zenbaki arabiarrekin izendatuta.
Bibliografía kontuan hartuko da.
Proiektuaren barne sartuko dira lan osoak izango lituzkeen gai guztien zerrenda sailkatua eta gai bati dagokion testu osoa edo zati bat. Lan osoaren aurrerapena 2014ko abenduaren 31 baino lehen bidali beharko da azpian zehazten den helbidera.
Gutxienez 15 orri izango ditu eta gehienez 40 (irudiak eta grafikoak kontatu gabe).
Lanaren bukaeran izengoiti bat jarriko da eta berdin kartazal itxi baten kanpoaldean. Kartazal horren barruan sartuko dira egileen izen-deiturak, bizilekua, telefonoa eta e-maila.
Lanaren hiru ale idatzi eta kopia informatiko bat, diskete batean igorriko dira, Word programa erabiliz edo PDF formatuan.
Epaimahaiari buruzkoak
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak izendatuko du eta gutxienez hiru lagunek osatuko dute. Babesleek epaimahaikide bat izendatzeko eskubidea izango dute. Aurkezten diren lanen egileek ezingo dute inola ere epaimahaikide izan.
Erabakia OEEren biltzarrean jakinaraziko da. Horretarako epaimahaia irabazlearekin harremanetan jarriko da.
Erabakiaren kontrako errekurtsorik ez da onartuko.
Sariaren diru-kopuruari buruzkoak
Saria 2.400 eurokoa izango da. Kopuruaren erdia irabazlea jakinaraztearekin batera emango da eta beste erdia lan osoa aurkezten denean.
Lanen argitalpenari buruzkoak
OEEk ahalegin berezia egingo du lan osoa aurkezten denean liburu bezala argitaratua izan dadin edo PDF formatoan interneten eskura egon dadin. Bestalde argitaletxeekin egin beharreko bitartekari lanak ere erraztuko ditu.
Lanen jabetzea egileena izango da. Edozein argitalpenean sari honen aipamen zehatza egin beharko da.
Proiektuak edo lanen aurrerapenak bidaltzeko helbidea:
Iberba - Jose Antonio Agote Saria
Helbidea: Ugaskobidea, 3, behea - 48014 - Deustu - Bizkaia
Telefonoa: 94 400 11 33
Helbide elektronikoa: