Berriak
Pediatria Topaketarako komunikazioen aurkezpenak
2026-02-13
Aurten Pediatria Elkarteak XVIII. Pediatria topaketak ospatuko ditu. Komunikazioak otsailaren 20 baino lehen aurkeztu behar dira:
Eguna: Martxoaren 12, osteguna
Ordua: 16:00tatik 19:30tara
Lekua: Euskaltzaindiako egoitza, Plaza Barria, Bilbo
Jardunaldian bi hitzaldi egongo dira, eta ondoren, ahozko komunikazioetarako tarte bat egongo da. Ahozko komunikazioak bidaltzeko epea otsailaren 20ra arte da. Xehetasunak beheko UEUren webgunean daude.  ...
Gehiago irakurri
Garbiñe Elizegi: «Osasun sistema ez da neutroa, hegemoniara erabat lerratua dago; erdara eta erdal kultura dira nagusi»
2026-02-12
Berria egunkarian elkarrizketa egin diote Garbiñek 20 urtez erizain gisa lan egin du:
Paziente emakume eta genero disidente euskaldunek Osasunbidean pairatzen dituzten bazterketak aztertu ditu Garbiñe Elizegi erizainak, argitara atera berri duen tesian. Formakuntza eskatu du osasun langileentzat.
Ospitaleko korridoreetan, medikuen kontsultetan, denetarik izaten da, baita bazterkeriarekin eta gutxiespenarekin ikustekoa duten jokabide asko ere. Eta pazientea edo nolanahiko era...
Gehiago irakurri
Euskaraz lan egiteko eta artatuak izateko eskubidearen alde mobilizatu dira administrazioko langileak
2026-02-06
Iruñean asteartean egin dute kontzentrazioa, Donostian, Bilbon eta Gasteizen astelehenean, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. “Berme juridikoak” exijitu dituzte. Astearte arratsalderako mobilizazio berria deitu dute Donostian, EAEko Auzitegi Nagusiak iragan astean emandako sententzia salatzeko.
Irakurri gehiago
Gehiago irakurri
Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
2026-01-30
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik:
Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espezializatutako itzultzaile neuronala da Itzulbide, eta batik bat euskaratik gaztelerara itzultzen du historia klinikoaren sistema informatikoan. Une honetan pilotaje fasean dago Donostialdeko ESIan.
Itzulbidek ahalbidetzen du historia klinikoko...
Gehiago irakurri
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
2026-01-23
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker"
Irakurri gehiago
Osagaizen ale berria kalean da!
2026-01-21
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko dituzu hemen:
- Clonazepamaren eraginkortasuna aho suminduaren sindromearen tratamenduan: errebisio bibliografikoa
- Pneumonia antolatu kriptogenikoa, kasu bat oinarri hartuta
- “Poppers” drogaren kontsumoa eta orokorrean ...
Gehiago irakurri
Pizkundea: abenduaren 27an denok Bilbora
2025-12-11
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.
Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko
Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ekimen eta ilusio berrituak sortzeko. Etsipenean jausi beharrean, euskaraz bizi nahi dugula adierazi, elkarrekin arnasa hartu, eta euskarari etorkizuna emateko prest gaudela erakusteko
Euskal gizarte osoari mezu argi bat helarazteko: euskara g...
Gehiago irakurri
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
2025-12-08
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean:
"Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta doluaren inguruko ziurgabetasunak errealitate horri aurre egitea zailtzen dute. Hala ere, heriotzaren aurrean jarrera osasuntsuago bat hartzea posible da, bizitzaren zati gisa onartuta eta horrek dakarren doluari bide emanda.
Dolua ez da ahazt...
Gehiago irakurri
Osakidetzaren gidaliburu berria euskaraz artatzeko: "Emakumeen arreta"
2025-12-01
Osakidetzak gidaliburu berri bat egin du, euskaraz artatzeko orain artekoei (Medikuntza Orokorra, Ospitalizazioko solairuko eritzaintza, Lehen Mailako Arretako Gida...." gehitzen zaiena: EMAKUMEEN ARRETA.
Osatuberri aldizkariak eman du horren berri:
"Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboak eta Ginekologia arloko espezialista talde batek euskarazko eskuliburu bat argitaratu dute, emakumeen arretan lan egiten duten profesionalei euskaraz lan egiteko baliabide erabilgarri eta eg...
Gehiago irakurri
Testu laburren Feuse Saria - 2026
2025-11-24
Helburua
FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko
dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da.
Sariak
Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.
Bigarren eta hirugarren saria: Sariaren ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.
Oinarriak
Testuaren gaia farmazia edota osasunaren ingurukoa izango da.
Edozein motatako testu izan daiteke (i...
Gehiago irakurri
Euskara ere osasun publikoa da
2025-11-17
Noticias de Navarra egunkarian agertutako gutuna (guk itzulita):
Euskara ere osasun publikoa da
Heldu den martxoaren 7an eginen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (ISPLN) Medikuntzako hiru lanpostu betetzeko oposizioetarako azterketa. Hiru plaza horietako batek ere ez du eskatzen euskaraz jakitea, ezta oinarrizko maila bat ere.
Zaila da ulertzea, euskara egunero erabiltzen baita institutu honen lanean: hezkuntza kanpainak eta materialak diseinatzeko, herrita...
Gehiago irakurri
Pandemia eta medikuntzari buruzko liburua plazaratu du Angel Bidaurrazaga OEEkideak
2025-11-10
Angel Bidaurrazaga Vandierdonck Medikuntzan doktoreak eta EHUko irakasle ohiak "Distopia baten kronika" izenburuko liburua plazaratu du. Hain zuzen, 2020tik, pandemiaren hasieratik, gaurdaino Independentea.eus-en argitaratutako artikuluen bilduma egin du.
Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean
2025-11-03
COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transmisiozko Infekzioen arduradunak, Osakidetzan. COMGIko elkargokideek egun horretara arte izango dute izena emateko aukera. Saioa doan izango da eta aurrez aurrekoa, 18:00etatik 19:00etara, Donostiako Urumea auditorioan. Teams bidez ere jarrai...
Gehiago irakurri
Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon
2025-10-27
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, bidali mezu bat ondoko helbide elektronikora: komunikazioa@ueu.eus
INGUMA datu-baseak 1968tik unibertsitate-mailako zientzia- eta jakintza-arloetan euskaraz ahoz eta idatziz sortu diren lanen oinarrizko informazioa biltzen du: nork, zer...
Gehiago irakurri
Osasunaldiaren 4. edizioan aurkeztutako lanen laburpenak irakurgai daude jada Osagaiz aldizkarian
2025-10-22
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 10ean egin ziren XVI. Pediatria Topaketetan aurkeztutako lanak irakurtzeko aukera egongo da.
Osagaiz aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. jardunaldia antolatu du aurten. Horretan lankide izan ditu UEU eta EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzar...
Gehiago irakurri
Euskara zu zara
2025-10-20
"Euskara zu zara" kanpainari jarraipena ematen ari zaio AEK ikasturte berrian. Parte hartzea doan da, eta izena ematen dutenen artean hilero 10 sari zozketatuko dira. Izena emateko, bidali whatsappa (607 530 132), pasatu euskaltegitik edo klikatu lotura honetan.
Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
2025-10-13
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez duguna onartu nahi oso bestelakoa da: gure ahuldadea, gure ezintasuna, batzuetan gure alferkeria.
Jarraitu irakurtzen Aitor Montes Lasarte familia medikuak Naiz.eus argitaratutako iritzi-artikulua.
Gehiago irakurri
Urriaren 22rako asteazken kulturala antolatu du FEUSEk
2025-10-07
FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak Asteazken Kulturala jardunaldia egingo du urriaren 22an, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen. Oraingo honetan, elkartea bera izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein osasun-profesionalen interesa pizteko bereziki pentsatutako egitaraua prestatu dute. Jardunaldia 12:00etatik 14:00etara izango da.
Egitaraua:
- 12:00-12:30 FEUSEren aurkezpena.
- 12:30-13:15 Adimen artifizialari buruzko hi...
Gehiago irakurri
E ikurra ospitaleko eskumuturrekoan: Osakidetzan euskaldunak euskaraz artatzeko beste pauso bat
2025-09-29
Osakidetzan euskara hizkuntza lehenetsi gisa hautatu duten herritarrek e ikurra eramango dute aurrerantzean ospitaleko identifikazio-eskumuturrekoan. Ekimen honekin, paziente euskaldunak haien hizkuntzan artatzea erraztu nahi da, komunikazioa hobetzeko eta kalitatezko arreta bermatzeko.
Honen berri Osatuberri aldizkarian.
Gehiago irakurri
Emakumeen arreta, euskaraz
2025-09-22
Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboak eta Ginekologia arloko espezialista talde batek euskarazko eskuliburu bat argitaratu dute, emakumeen arretan lan egiten duten profesionalei euskaraz lan egiteko baliabide erabilgarri eta egoki bat eskaintzeko asmoz.
Honen berri Osatuberri aldizkarian.






