Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25. urteurrena ospatuko du

2026-09-24

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak datorren astean, irailaren 29an, bere 25. urteurrena ospatzeko EKITALDIA eta ERAKUSKETA antolatu ditu Iruñeko Pinaquy aretoan, 18:30etan..

Ekitaldiraa gonbidatuta daude ziurtagiria duten ehundaka enpresa, saltoki, profesional eta abar eta euskaltzaleak oro har.

25 urte hauetan, guztira ia 30.000 kexa jaso, tramitatu eta askotan, konpondu egin dira.

Informazio hau helarazi digute:

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak mende laurden honetan herritarren hizkuntza-eskubideen babesean eta euskararen defentsan egindako bidean, herritarren bizipenei eta borrokei balioa eman nahi die. Hori dela eta, 25. urteurreneko erakusketaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu (bazkide bakoitzeko, gehienez, bi lagunentzako lekua egongo da).

Hizkuntza-komunitatearen ahalduntzean mugarri izan den ibilbide hau gizarte-eragile, bazkide eta herritarren babes-sare zabal eta konprometituarekin batera ospatu nahi dugu. Aldi berean, erakunde publiko, eragile, komunikabide zein enpresek dituzten ardurak interpelatu nahi ditugu, etorkizuneko erronkei elkarlanean heltzeko dugun konpromisoa berretsiz.

Ekimena datorren irailaren 29an (asteartea) izango da, 18:30ean, Iruñeko Pinaquy aretoan. Ondoren, mokadu txiki bat hartzeko tartea izango dugu.

Aretoaren edukiera muga dela eta, antolakuntza egokia bermatzeko, bertaratzea ahalik eta azkarren baieztatzea eskatzen dizuegu, komunikazioa@kontseilua.eus helbidera idatziz edo mezu hau erantzunez.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan