Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasungintza erdaldunari sendagaia eman diote Mendaroko Ospitalean

2026-04-30

"Aintzat ekimeneko kideen eskutik, Mendaroko (Gipuzkoa) ospitalean lehiaketa bat egin dute bertako langileek osasungintzan euskaraz aritzeko asmoarekin. Hala, orain arte erdaraz soilik imajinatzen ziren espazioak euskaraz bizitzea lortu dute, baita Osakidetzako zuzendaritzaren eta antolatuta dauden langileen erreakzioa hauspotzea ere.

Mendaroko ospitalean zaharrak berri: euskaldunok desobedientziara kondenatuta gaude. Hala iradoki du Korrika jarraitzen ari den Leire Artola lankideak astearteko kronikan, eta hala bizi dute hizkuntzaren afera Euskal Herriko osasungintza euskalduntzeko lanean dabiltzan Aintzat taldeko kideek. Izan ere, Mendaro zonalde euskaldunean badago ere, osasungintza ez da plaza erraza: ez dago modurik osasun ikasketak –ez teoria ez praktika– erabat euskaraz egiteko, osasun sistema barruko dinamika formal guztiak erdarazkoak dira, paziente euskaldunei ezin zaie arreta osoa beren ama hizkuntzan eskaini –ez ahoz, ez idatziz–, langileentzako formakuntzak erdaraz dira, berdin egoiliarrentzako gidak eta historia klinikoak (paziente bakoitzaren osasun erregistro guztiak batzen dituen datu base zabala).

...

Irailaren 15etik abenduaren 22ra bitartean, parte hartzaileak historia klinikoan txosten edo bilakaera orri bat euskara hutsean idazten zuen bakoitzean, marratxo bat gehitzen zion bere kontagailuari. Hiru hilabeteren buruan, marratxo gehien bildu zituenak irabazi zuen txapelketa. “Umoretik lankideak xaxatu” eta engaiamendua lortzeko apustua izan zen. Pentsatu eta lortu: guztira 34 erizain, sendagile eta fisioterapeuta batu ziren. Irakurleari zifra txikia iruditu ahal zaio hasiera batean, baina Larrinagak adierazi duenez konpromisoa hain izan da handia, kualitatiboki ere eragin handia izan baitu: “Lortzen ari gara orain arte bakarrik erdaraz imajinatu genitzakeen eremuak euskaraz imajinatzea eta, batez ere, pazienteei osasun arreta bere hizkuntzan ematea”, diosku Larrinagak...."

Osorik irakurtzeko: Argia: Mendaroko-ospitalean

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan