Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?

2026-05-27

Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da.

Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko.


Azalpena

Uda Ikastaro honek osasuna eraikitzen duten istorioen muinera bidaia proposatzen du. Narratibaren bidez, kontakizunek gaixotasuna ulertzeko moduan, zaintzan eta prebentzioan nola eragiten duten aztertuko da. Bi egunetan zehar, teoria eta praktika uztartuko da medikuntza narratiboa, kontakizunaren etika eta idazkera gogoetatsuaren botere eraldatzailea ezagutzeko. Literatura aliatutzat hartuta eta parte-hartze aktiboa sustatuz, kontatzen diren istorioak ulertzen ikasiko da, diskurtso gizatiarragoak, enpatikoagoak eta emantzipatzaileagoak sortzen, eta profesionalen, pazienteen eta gizartearen arteko komunikazioa hobetzeko gai izaten.

Ikastaro hau ikaskuntzarako espazio bizia da, non teoria eta praktika elkarrekin lotzen dira esperientzia esanguratsuak sortzeko. Uste da narratiba ez dela soilik hitzetik irakasten, baizik eta elkarrekintzatik eta hausnarketa partekatutik. Horregatik, erabiliko den metodologiak hiru oinarri ditu: parte-hartze aktiboa, idazketa gogoetatsua eta diziplinarteko elkarrizketa.

Jardunaldi bakoitzean hitzaldiak, dinamikak eta eztabaidarako zein elkarrizketarako espazioak konbinatuko dira, ideiak eta esperientziak kontrastatzeko aukera emango duten galderak eta iruzkinak egin ahal izateko. Hitzaldietan funtsezko kontzeptuak azalduko dira, hala nola medikuntza narratiboa, kontakizunaren etika eta istorioek osasun publikoaren eta ikerketa kualitatiboaren eremuetan duten eragina. Baita ere literatura istorioen iturri gisa, eta praktika klinikorako ezagutza duen balioa garatuko da.

Ikastaroaren erdigunea idazketa gogoetatsuko tailerrak izango dira, non parte-hartzaileek beraien istorioak arakatu eta ikuspegi humanista batetik berridazten ikasiko duten. Introspekziora eta talde-trukera gonbidatuko duten ariketa errazak, eskuragarriak eta sortzaileak proposatuko dira.

Literaturak ere bere lekua izango du: zaintzaren eta gaixotasunaren esperientzia argitzen duten obren zatiak aztertuko dira, fikzioak errealitatea ulertzen nola lagun dezakeen azalerazteko.

Gainera, parte-hartze horizontala sustatuko da, diskurtso paternalistak saihestuz eta konfiantza-giroa sustatuz. Talde-dinamikek eta irakurketa partekatuek ahots bakoitzak bere espazioa aurkitzea ahalbidetuko dute, ikaskuntza kolektiboa sortuz. Azken batean, metodologiaren helburua nagusia parte-hartzaile bakoitzak, ezagutzak eskuratzeaz gain, esperientzia aberasgarri bat bizitzea da, bai bere praktika profesionalerako, bai pertsonalerako.


Helburuak

  • Narratibaren garrantzia ulertzea praktika klinikoan, osasun publikoan eta ikerketan.
  • Kontakizunek erabaki mediko eta sozialetan nola eragiten duten aztertzea.
  • Idazketa gogoetatsuaren trebetasunak garatzea profesional-paziente komunikazioa hobetzeko.
  • Literatura tresna gisa aztertzea, zaintza eta gaixotasunaren esperientzia ulertzeko.
  • Diskurtso emantzipatzaileak eta osasuna sustatzen dutenak bultzatzea.


Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak

Informazioa eta izena emateko

Nola-sortu-osasuna-eraikitzen-duten-istorioak

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan