Berriak
Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
2026-10-19
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da. Gipuzkoagatik bereziki galdetu digute baina Euskal Herriko edozein tokitakoa bidaltzea eskertuko dute.
Zer nahi dute jasotzea? Gizarteak, erakundeek, auzoek, taldeek... memoria kolektiboari egindako ekarpenak jasotzea. Honela zehaztu digute: "Gure helburua erakundeek bitartekaritzarik gabe sortutako memoria-espazioen autokonstrukzioa aztertzea da; “monumentu ahulak” deitzen diegu horiei. Espazio publikoan edo paisaian herritarren borondatez sortzen diren memoria-elementuak interesatzen zaizkigu, gizarte-kolektiboekin lotutakoak, hala nola biktimak gogoratzeko mugarriak, aldare espontaneoak, mendizaletasunarekin edo ibilbideekin lotutako mugarriak, mural politikoak edo autokudeatutako museoak eta artxiboak. Elementu horiek komunitatearen mobilizazioaren mende daude desagertu ez daitezen.
Adibideren bat ezagutzen baduzu, eskertuko genizuke hura identifikatzen eta kokatzen laguntzea. Zure lankidetzari esker, Espainiako memoria kolektiboaren aniztasuna eta inklusibotasuna islatuko duten kasuak bildu ahal izango ditugu gure katalogo adierazgarrian. Horretarako, galdetegi labur honi erantzunez parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Zure interesekoa izan badaiteke, taldeari eta ikerketaren helburuei buruzko xehetasun gehiago jasotzen dituen aurkezpen-dokumentu bat erantsi dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure web-orrian kontsulta dezakezu edo zuzenean helbide elektroniko honetara idatz dezakezu" .
MoFra Proiektuaren talde osoaren izenean Carlos Bitrián Varea bidali digu eskaera.
Utzi zure iruzkina






