Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara

2026-07-06

UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zientifikoak gainbehera egin du azken urteotan.

Artikuluak azpimarratzen du euskarak unibertsitatean balio eta aitortza handiagoa behar dituela. Izan ere, ikertzaile askok hizkuntza hegemonikoetan argitaratzen dute, ebaluazio akademikoan pisu handiagoa dutelako, eta horrek euskararen garapena mugatzen du.

UEUren ustez, unibertsitatea funtsezkoa da euskarak ezagutza berria sortu, terminologia garatu eta gizartera zabal dezan. Horregatik, euskararen pizkunde akademikoa sustatzeko eta euskarari dagokion lekua emateko deia egiten du.

Irakurri artikulua osorik.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...
UEUren udazkeneko ikastaroak
Udazkeneko-ikastaroak
UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu. Udazkeneko ikastaroak Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antola...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan