Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun

2026-05-06

COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia:

GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN

Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko.

COMGI Fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak Gaztaroko bullyinga azaleratu dezagun saioa antolatu dute. Bullyinga agerian jartzeak bullyinga prebenitzen eta biktimak babesten laguntzen du.

Gaztaroko bullying-a azaleratzea funtsezkoa da isiltasunak arazoa betikotzen duelako. Sarritan, biktimak beldurrez edo lotsaz ez dira ausartzen egoera salatzera, eta ingurukoek —ikasleek, familiek zein irakasleek— ez dute behar bezala antzematen edo erantzuten. Horregatik, beharrezkoa da kontzientziazioa handitzea, enpatia lantzea eta komunikazio irekia sustatzea, gazteek bizi dituzten egoerak partekatzeko espazio seguruak izan ditzaten. Bullying-a agerian jartzeak ez ditu soilik biktimak babesten; komunitate osoari erantzukizuna ematen dio, indarkeria mota hau prebenitzeko eta gazteen ongizate psikologikoa bermatzeko.

Hizlariak

Irene Lopez. Giza Nutrizioan eta Dietetikan Graduatua eta Erizaintzan Graduatua. Egun, Donostia Unibertsitate Ospitalean erizain moduan lanean.

Aintzane Intxausti Zugarramurdi. Mediku psikiatra. Tesia “Psikoneuroinmunologia eta psikopatologiaren arteko harremanak” (La Laguna, Tenerife, 1997). Helduen eta Haur eta gazteen psikiatrian aditua. Osakidetzako Haur eta Gazteen Psikiatriako taldean lan egiten du.

Idoia Agirre Lasarte. Mediku psikiatra. Psikoanalista. Tesia “ Jaio berriaren anorexia goiztiarren psikopatologia” (Lausanne, Suitza, 1999). Begiristain saria 2015ean. Haur eta gazteen psikiatrian aditua. Osakidetzako Haur eta Gazteen Psikiatriako taldean lan egiten du. Psikiatriako kontsulta pribatua.

Metodologia

Prestakuntza modalitate presentzialean egingo da, COMGI Urumea Auditorioan.  

Egitaraua

Maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00etara

Egitaraua bi zatitan banatuko da:

Bullying-aren eta pisuaren arteko harremana. Kausa-efektuaren noranzko biko berrikuspen bibliografikoa. Lan honen helburu orokorra bullyingaren eta haurtzaro zein nerabezaroko gainpisuaren eta obesitatearen arteko erlazioa aztertzea da. Helburu hori lortzeko, bi azpi-helburu zehatz planteatzen dira: alde batetik, obesitateak eta gainpisuak eskola-jazarpena jasateko arriskua handitzen duen aztertzea, eta bestetik, eskola-jazarpenak gainpisua edo obesitatea garatzeko duen eragina ikertzea.

Eskola jazarpena eta ondoeza psikologikoa. Aurkezpenean eskola jazarpenak haurren eta gazteen portaera eta emozioetan duen eragina aztertzen da, bere garapen psikologikoan sortzen dituen ondorioak eta inplikatutako pertsona guztien arteko harreman-dinamikak kontuan hartuz. Halaber, egoera hauek gainditzeko laguntza eta esku-hartze moduak aztertzen dira, bai haurrarekin eta familiekin bai ikastetxearekin lankidetza estuan, jazarpenari lotutako talde-dinamikak ulertu eta konponbideak bilatzeko.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Aitor Montes: Euskara eta osasuna
Orain urte gutxi batzuk Aitorrek Bat: Soziolinguistika aldizkarian (ISSN 1130-8435, 118, 2021, 115-125 orrialdeetan artikkulu hau argitaratu zuen. Testu osoa irakurtzeko Laburpena: Artikulu honetan euskara osasun arloan ere bidegurutz...
Ekainaren 13an hitzordu garrantzitsua Iruñean
Euskararen biziberritzeak behar duen Erronka proposatu dugu: ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan