Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

UEUren udazkeneko ikastaroak

2026-09-29

UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu.

Udazkeneko ikastaroak

Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antolatu dugu. Alde batetik, hauek prestatu ditugu:

- Aire zabaleko akuarela ikastaroa (Eibar, urriak 10)

- Ikasgela kulturaz blaitu (Online, urriak 14)

- Irakaslearen ongizatea hezkuntza paradigma berrietan: Higadura profesionalari aurre egiteko tresnak (Iruñea, urriak 17)

- Hika ikastetxeetan: LMHko eta DBHko irakasleentzat prestakuntza-saioak (Eibar, urriak 17)

- Emakume artistekin solasean. (Online, urriak 28)

Beste ikastaro batzuk Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatu ditugu. Hauek doakoak dira eta edonork eman dezake izena, baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek dute lehentasuna. 

- Arreta gabeziaren nahasmendua hiperaktibitatearekin (AGNH) duten pertsonei arreta. Irailak 28-urriak 30. online

- Material digital irisgarrien sorrera. Irailak 30-azaroak 4. online

- Irakurketa erraza: irakurmenaren eta ulermenaren gozamena suspertzeko idazketa eta dinamizazio teknikak. Urriak 5-azaroak 13. online

- Ingeniaritza erronkak haur eta lehen hezkuntzan. Urriak 7-28. aurrez-aurre

- Bullyinga eta ziberbullyinga: detekzioa eta esku-hartzea. Urriak 19-azaroak 13. online

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan