Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ekainaren 13an hitzordu garrantzitsua Iruñean

2026-06-04

Euskararen biziberritzeak behar duen Erronka proposatu dugu:

300.000 euskaldun gehiago 2036. urterako 

 

OEE – OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEA, 
Batuz Aldatu adostasunerako dinamikaren sinatzaileok: 

 

Euskalgintzaren Kontseiluak PIZKUNDERAKO ERRONKA aurkeztu genuen, 2036. urterako 300.000 euskaldun gehiago lortzea proposatuz. Hau da, hamar urteko epean euskalduntzearen erritmoa bikoiztea, urtero 30.000 hiztun irabazteko eta erabileran % 20ko langa gainditzeko. 

 

Sinatzaile zareten Batuz Aldatu dokumentutik abiatuta, Erronka definitzeko nazioarteko esperientziatan oinarritu gara, hala nola, Galeskoan, Kataluniakoan eta Galiziakoan, eta bertako adituek ekarpena balioetsi dute. 

 

Euskara larrialdi linguistikotik atera eta indarraldi berri batera eramatea da erronkaren xedea, gizarte guztiaren inplikazio eta bultzada bilatuz: euskalgintzarena, erakunde publikoena, eragile sozial eta politikoena, eta, oro har, euskarari etorkizuna eman nahi dioten herritar guztiena. 

 

Erronkari babesa adierazteko, ekainaren 13an Iruñeko kaleak beteko dituen Euskaltzaleon Martxara joatera deitzen zaituztegu Euskal Herri osoko euskaltzale guztioi, euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzera! 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....
Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan