Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan

2026-03-13

Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude:

"Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euskara Denontzat elkarteak eta Unidas Por la Igualdad Lingüistica plataformak, euskara eskakizunen aurka egiteko helburu bakarrarekin. Baina gehiagotan gertatu al dira antzekoak? Enpleguan interesik ez duten edota aipaturiko eragileekin lotura duten pertsonek aurkeztutako helegiteek bota al dituzte atzera Lan Eskaintza Publiko (LEP) gehiago?

ARGIAk lau helegite deigarri identifikatu ditu. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren aurka jarri zituzten eta 345 enpleguri eragin zioten. Guztietan abokatua bera da, Euskara Denontzatek Errenterian helegitea aurkezteko doan eskaini zuen bera: Emilio José Aparicio Santamaria. Demandatzaileak ere esanguratsuak dira."

Horrean aurrean OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak gaur mezu hau bidali die bazkideei eta kontaktuei:

Kaixo OEEkide:
 
Argia astekariak egindako ikerketak (euskarafobia) kezka eta haserrea eragin ditu hainbat herritarren, eragileen eta noski OEEkideen artean. Osasun arloan jatorria duen "Unidas por La Libertad Lingüística" plataforma euskarafoboak, CCOO sindikatuaren laguntzaz eta bultzadaz, modu antolatu batean administrazio ezberdinen euskara eskakizunak baldintzatzeko plangintza bat martxan jarri dute. OEEren zuzendaritzan ere kezka eta haserrea eragin dituen neurrian, pausu bat eman eta eraso antolatu hauen aurrean erantzuteko unea dela uste dugu.
 
Erantzuna egoki prestatzeko asmoz, bi galdera zehatz luzatzen dizkizugu:
  • Nola erantzun beharko genioke eraso euskarafobo honi?
  • Zer egiteko prest zaude zu?
 
Besarkada bat. 

OEE

Ideiak eta zerbait egiteko prest egonez gero hona bidali: oee@oeegunea.eus. 
Eskerrik asko!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan