Berriak
Pediatria-jardunaldiko komunikazioak aurkezteko epea zabalik dago
2024-03-04
Apirilaren 11n, XVI. Pediatria Topaketak egingo dira Iurretan, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta. Besteak beste, OEE Osasuna Euskalduntzeko Elkartea izango da laguntzailea.
Pediatria arloko intereseko ikerketak edo lanak euskaraz aurkeztu beharko dira, ondoko helbide elektronikoetako batera:
idoya.serranopejenaute@osakidetza.eus
oihane.garmendiazabaleta@osakidetza.eus
elene.lejarzegianakabe@osakidetza.eus
Bidaltzeko ep...
Gehiago irakurri
Euskararen aurkako azken sententziak salatzeko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 6rako
2024-03-04
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze-prozesuak baliogabetu dituzte, euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzita. Zehazki, Aldundiaren 2022ko maiatzaren 17ko Akordioa (77 lanposturen egonkortze prozesua) eta 263/2022 Foru Dekretua (150 lanposturen promozioa eta 18 berriren deialdia) baliogabetu dituzte. Sententziak lanpostuen esleipena amaitzear zegoenean heldu dira...
Gehiago irakurri
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
2024-02-27
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, martxoaren 14tik 24ra bitartean, Irunetik Baionara, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen Korrikaren 23. edizioari eskaini diote hitzaurrea.
"Osatuberri" aldizkariaren 69. zenbakia (pdf) eskuratu hemen.
Gehiago irakurri
EHUn euskarak jasaten dituen erasoei aurre egiteko Ibaetan egindako protokoloarekin bat egin du OEEk
2024-02-19
EHUko Ibaetako campusean ikasle euskaltzaleak batzen dituen IEP Euskarari! Ibaetako Euskaltzaleen Plaza taldeko kideek salatu dutenez, "euskaraz ikasten dugula esaten den arren, hezkuntza-prozesu hori ezin izaten dugu inoiz %100ean euskaraz egin, unibertsitateak ez baitu baliabide nahikoa eskaintzen". Horiek horrela, eremu horretan gertatzen diren erasoei aurre egiteko protokolo bat landu dute, "autodefentsa" tresna bat. OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak ere protokolo...
Gehiago irakurri
Euskara lehentasunez erabiltzearen aldeko ekintzak epaituko dituzte martxoaren 26an Baionan
2024-02-13
Herribiltzak jakinarazi duenez, Gorka Roca Torre epaituko dute martxoaren 26an, 13:45ean, Baionan, euskararen aldeko margoketa batzuengatik. 2023ko irailaren 21ean eta 27an margoketak egin zituzten Izpurako (Nafarroa Beherea) eta Donibane Garaziko zenbait osasun-etxetan, "seinaleetan lehentasuna euskarari eman" zieten. Unescoren izenean izenpetu zituzten margoketak, euskara munduko ondare kulturala dela aldarrikatzeko. Bada, epaiketaren egunean, euskaltzale guztiak Baion...
Gehiago irakurri
Kalean dira "Osatuberri" aldizkariko otsaileko irakurgaiak
2024-02-12
Osakidetzako euskara-aldizkariaren otsaileko hainbat albiste irakurgai daude jada. Batetik, Jose Antonio Guerrero Molina elkarrizketatu dute. Bera aditua da belauneko kirurgian, eta robota erabiltzen du belauneko protesiak jartzeko, duela lau urtetik. Orain arte, 200 ebakuntza baino gehiago egin ditu Gurutzetako Ospitalean kirurgia robotikoa erabiliz, eta emaitzak oso positiboak izan direla nabarmendu du. Bestalde, "Osatuberri" aldizkariak jakinarazi duenez, Basurtuko Ospitaleko Erra...
Gehiago irakurri
Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
2024-02-06
Osakidetzako euskara-aldizkariaren urtarrileko berriak irakurgai daude jada. Batetik, Denok Osasunaren Alde GKEaren eskutik, Ibon Enciso Baztan sendagileak udan Bolivian egindako egonaldiari buruzko albistea irakur daiteke. Bestalde, Ane Negueruela Nøgen musika taldeko abeslaria elkarrizketatu dute. Izan ere, abestiei ahotsa jartzeaz gain, mediku dihardu Mendaroko Ospitalean. Horretaz gain, Sergei Uriarte fisioterapeutari ere egindiote elkarrizketa. Lehen Mailako Arretan aritzen da lane...
Gehiago irakurri
MIR azterketan atzerritarrei gaztelera eskatzen dieten bitartean, Osakidetzak euskara ez dakiten pertsonak kontratatzen jarraitzen du
2024-01-22
Duela bi aste, Osakidetzak jakitera eman zuen hainbat lan-poltsetan euskararen ezagutzarik izan beharko ez duten Europako Batasunetik kanpoko pertsonak kontratatuko dituela. Horren aurrean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak herritarren oinarrizko eskubide eta osasun sistemaren kalitatean izan ditzakeen kalteez ohartarazi du beste behin. Bitartean, asteburu honetan izan diren MIR azterketak izan ditu hizpide Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izandakoak, sare sozialetan. Izan ere...
Gehiago irakurri
Erretiratutako osasun-langileek OEEko bazkide izaten jarrai dezakete
2024-01-19
Erretiroa hartu arren, Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeko bazkide diren osasun-langileek OEEkide izaten jarrai dezakete, OEEko bazkide jubilatu gisa, kuota ordaindu gabe, hau da, ezer ordaindu gabe.
Roberto Manjón OEEkideak irabazi du Euskararen Eguneko lehiaketaren saskia
2024-01-19
Abenduaren 3ko Euskararen Eguna ospatzeko, euskaraz noiz eta nola idatzi den ezagutzeko lehiaketa prestatu genuen OEEkideentzat. Bada, Roberto Manjón Lozoya Bilbo-Basurtuko ESIko itzultzaileak irabazi du Xiberuko Ikastolen aldeko saskia.
Zorionak!
Euskara(z) osatzen Osakidetzan
2024-01-08
Betiko galdera entzun beharko dugu, berriz ere? "Zer nahiago duzu: medikuak zu sendatzea ala euskaraz egitea?". Bi nahiak bateraezinak izango balira bezala. Euskaraz artatua izateak osatzea bermatuko ez balu bezala. Euskaraz egiten duten sendagileen maila profesionala oso fidagarria ez balitz bezala. Bikaintasuna soilik erdaraz etorriko balitz bezala.
Jose Maria Pastor kazetariak Berria egunkarian idatzitako iritzi-artikulua.
Osorik irakurtzeko sakatu hemen.
Gehiago irakurri
Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du
2023-12-13
Osakidetzak euskara hutsez argitaratzen duen Osatuberri aldizkariak jakinarazi duenez, Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du. Haurdunaldi-prozesua ama-hizkuntzan egiteak "arreta osoa" eskaintzea eta "gozotasuna" ditu xede, eta beste zerbitzuetara zabaltzea du hurrengo helburua.
Albiste osoa irakurri hemen.
Gehiago irakurri
Erabileraren Aroari hasiera ematea erabaki du Euskaltzaleen Topaguneak
2023-12-07
Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egin zuen "Batera Jauzi" Kongresuan, datozen 10 urteetan euskararen erabileran jauzi bat emateko behar ditugun baldintzak adostu zituen, ekosistema linguistikoan nahi dugun aldaketa gerta dadin.
Hona hemen baldintzak:
1) mugimendu euskaltzale anitz eta sendoa eragin eraldatzailea egitea.
2) harreman eta sare sendoak eratzea.
3) euskaldun eta euskaltzale izateko imajinario eta identitate kolektibo eguneratuak lantzea.
4) eusk...
Gehiago irakurri
Aitor Montes medikuak euskaraz lan egiteagatik jasotako jazarpena salatu dute
2023-12-05
Aitor Montes Aramaioko mediku eta OEEkideak urte asko daramatza bere lana euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen eta bere pazienteei osasun-zerbitzu integrala euskaraz bermatzeko ahaleginetan. Ahalegin horrek askotariko jazarpenak jasan behar izatea ekarri dio Montesi: kargu hartzeak, mespretxuak, mehatxuak… Azaroaren bukaeran gertatu zen azkena. Paziente baten larrialdietarako deribazioa euskaraz idazteagatik kontuak eskatzeko deitu zioten Arrasateko larrialdi zerbitzuetatik eta, ger...
Gehiago irakurri
Euskaren Egunaren lehiaketa OEEkideentzat, urtarriilaren 10era arte
2023-11-29
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko, euskaraz noiz eta nola idatzi den ezagutzeko lehiaketa prestatu dugu OEEkideentzat. Galdera gehien asmatuko dutenen artean Xiberuko Ikastolen aldeko saski bat zozketatuko da. Urtarrilaren 10era arte egongo da galderak erantzuteko aukera. Aurrera!
Lehiaketan parte hartzeko hemen.
Gehiago irakurri
Oldarraldiari erantzuteko protokoloa aurkeztu du Kontseiluak
2023-11-20
Azkenaldian areagotzen joan dira auzitegietatik euskararen normalizazioaren aurka ateratako sententziak, herritarron hizkuntza-eskubideak murriztea eragiten ari direnak. Atzera egitera behartu nahi gaituen oldarraldi judizial honi erantzun irmoa emateko asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Babesteko Protokoloa garatu du.
Protokoloaren helburua hizkuntza-eskubideen aurkako erasoen aurrean antolatu eta saretzeko tresna bat eskaintzea da, euskalgintzaren eta hizkuntza-eskubid...
Gehiago irakurri
Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk
2023-11-15
Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du Farmazialari Euskaldunen Elkarteak (FEUSE). Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Farmaberri" aldizkari elektronikoan argitaratuko dute testua.
Irakurri lehiaketaren oinarriak:
HELBURUA:
FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da.
SARIAK...
Gehiago irakurri
Jabier Agirrek jaso du aurtengo Celaya Saria
2023-11-06
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Gobernu Batzordeak aurtengo Celaya Saria Jabier Agirreri eman dio, osasunaren dibulgazioan eta euskararen indartzean egin duen lan zabal eta bikainarengatik. Agirrek urriaren 21ean jaso zuen errekonozimendua, Donostiako Tabakaleran ospatu zen Sendagilearen Egunean. Bertan, elkargoko ordezkariek bere eguneroko lana balioan jarri zuten, batik bat, elkargoarentzat egindakoa, eta sendagile eta dibulgatzaileak utzitako emaitza garrantzitsuak ezagutzera eman zit...
Gehiago irakurri
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
2023-10-30
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren iraila-urriko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak (NLPD) Finlandian egindako osasun- eta gizarte-arloko hizkuntza-aniztasunari buruzko jardunaldien berri irakur daiteke bertan. Horietan, Osakidetzako Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordeak, Josune Retegi Ormazabalek, eta Lehen Arreta Koordinatzeko zuzendariordeak, Susana Martin Ben...
Gehiago irakurri
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia eteteko ordua da
2023-10-27
Euskararen aurkako oldarraldia salatzeko asmoz azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu dute euskalgintzako erakundeek. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna jauregitik eta Bilboko udaletxean egingo da amaiera-ekitaldia. Leloa “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” izango da. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek.
Informazio gehiago hemen.
Gehiago irakurri