Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"

2025-05-12

Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira:

Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zarautz, 1974). Zirika euskara elkarteak antolatu du saioa.

Osasuna eta hizkuntza oinarri hartuta, hitzaldia emango duzu bihar. Zer dute komunean bi esparru horiek?

Bi esparru horiek elkar lotuta daude sorreratik, edozein osasun jarduera hizkuntzan oinarritzen baita. Askotan, osasuna eta hizkuntza aipatzean hizkuntza eskubideez hitz egiten dugu, eta zilegi da, baina hau ez da arreta jasotzeko dudan eskubide bat, ez bainaiz ari administraziora joan eta tramite bat egiteaz, edo banketxera joan eta dirua sartzeaz, ezta informazioa jasotzeaz ere. Osasun arretaren kalitatea dago jokoan: hau da, osasun arreta kalitatezkoa izateko, medikuaren eta pazientearen artean gutxieneko hizkuntza komun bat behar da, eta hori gertatzen ez bada, osasun arreta arriskuan dago. Hori mundu osoan ezagutzen den zerbait da, ingelesez language berrier [hesi linguistikoa] deritzona. Biharko saioan landuko duguna da mundu mailan nola eragiten duen hizkuntzak osasunaren kalitatean, eta hori bete ezean zer arrisku egon daitezkeen.

Osorik irakurtzeko: elkarrizketa

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan