Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat

2025-08-26

Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko

Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat

 

ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean. Leitzako emakume bat etorri zen larrialdietara, eta, printzipioz, arazoak zituen arnasa hartzeko. Komunikazio txarra egon zen anbulantziako arduradunarekin. Gazteleraz galdezka hasi zitzaizkion, eta ez zuen deus ulertzen; orduan, iktus bat zela pentsatu zuten. Jaitsi zuten, eskaner bat egin zioten... Ni iritsi nintzenean, esan nion: «Zer gertatzen zaizu?». Eta normal hitz egiten hasi zen: «Ez dakit zertarako diren proba hauek guztiak... Hitz egiteko gai naiz». Zergatik ez aurrena euskarazko aukera eman? Badakit emakume horrek nolako lasaitua hartu zuen. Esan zidan: «Behingoz norbaitek kasu egingo dio benetan daukadan arazoari».

----

IBARGUREN: Oso larri datorren gaixoari ere aurpegia aldatzen zaio bere hizkuntzan hitz egiten diozunean. Askotan, albiste txarrak eman behar ditugu; beste askotan, onak. Albiste horiek nork bere hizkuntzan jasotzeak lagundu egiten du; askotan eskertzen dute profesional euskalduna tokatu izana. Gainera, ez da gaixoaren eskubidea bakarrik: profesionalok ere badugu euskaraz bizitzeko eskubidea. Eta hizkuntza kalitatea ere bada, bereziki zenbait lekutan, adineko pertsonentzat, umeentzat, iktus bat izan dutenentzat...

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan