Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Hizkuntzalaritza Klinikoko II. Jardunaldia

2025-06-10

Hizkuntzalaritza Klinikoko lehen jardunaldia Baionan egin zen 2020ko irailaren 4an. Horren helburua izan zen euskaldunengan aztertzen diren hizkuntza-nahasmenduei buruzko lan eta proiektuen aurkezpen bat egitea, modu dibulgatiboan, elkarren lanen berri hartzeko, saretzeko eta Hizkuntzalaritza Klinikoa euskaraz garatzeko.
 
Lehen edizioak panorama anitza eskaini zigun, ikuspegi ezberdinak eta ikerketa eta lan-praktika ezberdinak aipatu ziren (mediku, ikerlari, ortofonista-logopeden artean). Lan horiek amankomunean izan zutena eta dutena euskaldunekin edota euskaldunentzat aritzea izan zen. Hizkuntzalaritza Klinikoko II. jardunaldiaren nondik norakoak berdintsuak dira.
 
Orain bigarren ekitaldia egitera doaz eta antolauntzan UEU eta IKER taldea daude. Bestetik, jardunaldiaren koordinatzaileak Marie Pourquié, Joana Itzaina, Urtzi Etxeberria eta Kattalin Bidart dira.
 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...
UEUren udazkeneko ikastaroak
Udazkeneko-ikastaroak
UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu. Udazkeneko ikastaroak Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antola...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan