Berriak
Osasuna eta euskara uztartuko dituzte EHUren Udako Ikastaroetan
2023-07-03
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatzen dituen Udako Ikastaroen (UIK) barruan, euskaraz egingo dituzte osasunarekin lotutako jarduera bi. Hain zuzen ere, horietako batean euskararen erabilera osasunean jorratuko dute.
Baterik, uztailaren 6an eta 7an, Bilbon egingo dute "Osasuna eta hizkuntza VI: hizkuntzaren beharrak arreta soziosanitarioan" izenburuko ikastaroa. Informazio gehiagorako eta izena emateko hemen.
Bestetik, uztailaren 13an eta 14an, Donostian egingo dute &quo...
Gehiago irakurri
Agustin Agirre (Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea): “Euskara-planaren garapena zuzendaritzen bitartez bideratuko da"
2023-06-26
Joan den maiatzaren 31n, Info Donostialdea Donostialdeko ESIaren barne-buletinean erakundearen III. euskara-planari buruzko elkarrizketa egin zioten Agustin Agirre zuzendari-gerenteari. Plan berriaren erronkak eta ESIaren egungo egoera aztertuta, gogotsu azaldu da planaren kudeaketa ondo antolatu eta euskararen normalizazio-prozesuan aurrerapauso irmoak emateko.
Elkarrizketa osorik hemen.
Gehiago irakurri
Aurtengo Osasunaldiaren bideoak ikusgai daude jada
2023-06-20
Ekainaren 12an Eibarren egin zen "Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanak" jardunaldia. Bertaratu ezin zinetenok egon ziren aurkezpenen bideoak ikusgai dutuzue jada.
Maddi Salegi Ansa
Irati Iriarte Fajardo
Nahia Elezgarai
Miriam Badiola Juaristi
Lide Urrestarazu Agirre
Nerea Olivares Amondarain
Gehiago irakurri
Antibiotikoen erresistentziaren aurkako estrategia berriak
2023-06-13
2050. urterako konponbiderik aurkitzen ez bada, “superbakterioak” gizateriaren pandemiarik larrienetako bat bihur daitezke. Komunitate zientifikoak dagoeneko gaur egungo antibiotikoekiko erresistentzia bakterianoak mugatzeko edo desagertzeko erloju kontrako lasterketari ekin dio; estrategia berriak garatzeko lasterketari, alegia.
Iturria: ELINBERRI.
Egilea: Pello iturria Sarasibar.
Osorik irakurtzeko hemen.
Gehiago irakurri
Ekainaren 14an banatuko dituzte Bai Euskarari sariak
2023-06-07
Ekainaren 14an izango da Bai Euskarari Sarien ekitaldia, 13:30ean, Donostiako Miramar jauregian. Askotan haizea kontra izanda ere, beraien egunerokoan euskara txertatu eta, gainera, inguruan eragiten duten hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi dituzte Bai Euskarari sarien bidez.
Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitateri aitorpena egitearekin batera, Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita eta aurten er...
Gehiago irakurri
Ekainaren 14ean abiatuko dituzte UEUren Udako Ikastaroak
2023-06-07
Ekainaren 14an, eguaztenean, egingo dute UEUren Udako Ikastaroen 51. urteurrenaren irekiera-ekitaldia: Herritarrak ikerketan inplikatzen izenburuko jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da, Bilboko Ibaiondo udaltegian (La Bolsa).
Bertan, zientzia herritarra ezagutu eta esperientziak partekatu nahi dituzte; zientzia herritarraren onurez eta oztopoez hausnartu nahi dute eta herritarrak ikerkuntzan inplikatzeko bideak proposatu nahi dituzte.
&nbs...
Gehiago irakurri
"Osagaiz" aldizkariaren zenbaki berria kalean da
2023-06-06
OSAGAIZ osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berri bat argitaratu du www.osagaiz.eus webgunean. Honekin batera, aurkibidea aztertzera eta gure webgunean artikuluak irakurtzera gonbidatzen zaitugu HEMEN sakatuz.
Gehiago irakurri
Xabier Zupiriak idatzitako "Psikologiako gaiak osasun profesionalentzat" liburua eskuragarri OEEren webgunean
2023-06-05
Xabier Zupiria Gorostidi EHUko irakasleak "Psikologiako gaiak osasun profesionalentzat" liburuarekin irabazi zuen OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bi urterik behin antolatzen zuen Agote saria, 2004 urtean. Hori berreskuratu dugu eta webgune honetako "Agiri fondoa" atalean aurkituko duzu edo HEMEN sakatuz PDF formatuan jaisteko aukera izangop duzu.
Gehiago irakurri
Osasunaldian izena emateko azken eguna ekainaren 7a izango da
2023-06-01
Ekainaren 12an Eibarren egingo da "Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanak" jardunaldia. Matrikulatu nahi izanez gero HEMEN aurkitu daitezke: jardunaldiari buruzko informazioa eta matrikula egiteko argibideak.
Maiatzaren 31ra arte dago Osasunaldirako lanak aurkezteko aukera
2023-05-26
OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 3. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2023ko ekainaren 12an izango da Eibarren, Markeskoa Jauregian.
Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak. Maiatzaren 31 baino lehenago lanaren laburpe...
Gehiago irakurri
Kalean dira Osatuberri aldizkariko maiatzeko irakurgaiak
2023-05-25
Osakidetzako euskara-aldizkariaren maiatzako albisteak irakugai daude jada, honako gaiekin: Janire Miranda eta Yolanda Casado emaginei elkarrizketa, menopauziaz eta sezualitateaz; eta Agurtzane Ormatza sexologoaren idatzia, zahartzeari buruz.
Osatuberrira joateko sakatu hemen.
Gehiago irakurri
Osasun Biltzarraren bigarren eguneko bideoak ere ikusgai daude
2023-05-23
OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak apirilaren 21ean eta 22an egin zuen Osasun Biltzarraren 32. edizioa, Donostian. Bertaratu ezin zinetenok egon ziren mahai-inguruen, komunikazio aurkezpenen eta gainontzeko hitzaldien bideoak ikusgai dutuzue jada.
Bigarren eguneko ekitaldiak ere ipini ditugu sarean.
Apirilak 22, larunbata.
Elbira Zipitria Zentroa. Ibaetako EHU. Donostia
Hirugarren mahai-ingurua: Desberdintasun ardatzak (Kolektibo ezberdinak + generoa):
Komunikazi...
Gehiago irakurri
Aurtengo Osasun Biltzarraren bideoak ikusgai daude jada
2023-05-16
OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak apirilaren 21ean eta 22an egin zuen Osasun Biltzarraren 32. edizioa, Donostian. Bertaratu ezin zinetenok egon ziren mahai-inguruen, komunikazio aurkezpenen eta gainontzeko hitzaldien bideoak ikusgai dutuzue jada.
Momentuz, lehenengo eguneko ekitaldiak ipini ditugu sarean. Laster, gehiago!
Apirilak 21, ostirala.
Carlos Santamaria Zentroa. Ibaetako EHU. Donostia
Ongietorria:
Sarrerako Hitzaldia:
Lehenengo mahai-ingurua: ...
Gehiago irakurri
Kalean da Osasun Biltzarrari buruzko "Osagaiz" aldizkaria
2023-05-12
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berria argitaratu du; apirilaren 21ean eta 22an Donostian egin zen 32. Osasun Biltzarraren ale berezia, alegia. Hemen aurkituko duzun aurkibidea aztertzera eta gure webgunean artikuluak irakurtzera gonbidatzen
zaitugu.
Erizaintzaren Egunean mahai-ingurua egingo dute Donostiako Ospitalean
2023-05-08
Maiatzaren 12an, ostiralean, Erizaintzaren Eguna izango da. Hori dela eta, "Erizaintza etengabeko eboluzioan" izenburuko mahai-ingurua antolatu du Donostiako ESIko Langileen Euskara Batzordeak, SATSE sindikatuak lagunduta. Eskaraz izango den saio horretan, erizaintzari eta azken hamarkadetan zehar izan duen garapenari buruz hitz egingo dute hainbat belaunalditako erizainekin. Erizain horiek azalduko dute zein aldaketa izan diren tresnerian, funtzioetan, genero-kuspegian, etab. ...
Gehiago irakurri
Maiatzaren 8an zabalduko da Osasunaldian izena emateko epea
2023-05-05
OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 3. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2023ko ekainaren 12an izango da Eibarren, Markeskoa Jauregian.
Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak. Maiatzaren 31 baino lehenago lanaren laburpe...
Gehiago irakurri
Zabalik dago "Osasuna eta hizkuntza" udako ikastaroan izena emateko epea
2023-05-04
"Osasuna eta hizkuntza" izenburuko udako ikastaroaren seigarren edizioa antolatu du UIKek. Uztailaren 6an eta 7an egingo dute EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, Bilbo). Antolatzaileek aurreratu dutenez, atzerritik hizlari talde ederra etorriko da eta pil-pilean dauden gaia interesgarriei heldu gura diete. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Informazio gehiago hemen.
Gehiago irakurri
Paziente baten historia medikoan mezuak idatzita "hertsatu" egin dutela salatu du Aitor Montes medikuak
2023-04-28
Salaketa jarri du Aitor Montes medikuak Bergarako ertzain etxean (Gipuzkoa). Osakidetzako sendagilea familia medikua da Aramaion (Araba) eta ezaguna euskararen erabilera sustatzeko egiten dituen ahaleginengatik. Salaketan azaldu du berak artatzen duen paziente baten historia medikoaren "erabilera okerra" egin duela Osakidetzako beste mediku batek. Montesek salatu duenez, "hainbat aldiz" erabili du salatu duen medikuak paziente horren historia medikoa, ingelesezko mezuak ida...
Gehiago irakurri
Mari Jose Alberdi Erize (EHUko irakaslea): "Osasun-aktiboak erabilita, botika gutxiago hartzen dira"
2023-04-26
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 32. Osasun Biltzarra egin zuen asteburuan, Donostian, "osasunaren sustapena" hizpide hartuta. Alberdik eman zuen sarrerako hitzaldia: luze eta zabal aurkeztu zuen gaia.
Iturria: Berria.eus
Egilea: Arantxa Iraola
Osorik irakurtzeko sakatu hemen.
Gehiago irakurri
Osasun Biltzarrean izena emateko epea zabalik dago
2023-04-17
OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako atalak antolatu dute aurtengo Osasun Biltzarra.
32. ekitaldia apirilaren 21ean eta 22an izango da, Donostian: ostiralean, EHUko Carlos Santamaria zentroan eta, larunbatean, Elvira Zipitria eraikinean.
Egitarau zabal bezain interesgarria dago: hiru mahai-inguru, lau tailer, ahozko komunikazioen aurkezpenak....
Mahai-inguruak
1. Tokiko osasuna sustatzeko ...
Gehiago irakurri