Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

OSASUNALDIA osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia

2022-04-28

OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2022ko ekainaren 14tik 16ra bitartean izango da, 16:00etatik 18:30etara. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da. Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan (20/21 eta 21/22) osasun-zientzietako ikaske...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

GuNETuz jaio da: psikologo euskaldunen sarea

2022-04-21

Apirilaren hasieran egin zuten aurkezpena, eta hasieratik garbi adierazi dute haien helburua: "psikologo euskaldunen sarea osatu eta psikologoak haien lana euskaraz egiteko baliabidez hornitzeko bitarteko berria da GuNETuz". UEUko Psikologia sailak eta hainbat arlotako psikologoek sortu dute webgunea, eta bertan hainbat atal aurki ditzakegu (iturria:GuNETuz): - Foroa: hitz eta pitz aritzeko eta elkar ikusteko aukera. - Albistegia: berrien bilduma. - Eskaintzak: ikastaro- eta la...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jose Luis de Migueli elkarrizketa, Nafarroako OEEko kidea

2022-04-11

Apirilaren 1ean argitaratu zuen Nafarroako Hitzak OEEko kide den Jose Luis de Migueli egindako elkarrizketa (ikusi elkarrizketa osoa hemen). Bertan, OEEk Atarrabian antolatutako 31. Osasun Biltzarraz dihardute; COVID-19a eta gero zer?.  Jardunaldietako gaiaz honakoa dio Jose Luisek: "Oso inportantea da aurrera begiratzea. Iltzatuta gelditu eta soilik atzera begiratzeak ez luke zentzurik. Edonola ere, kontua da ezin dela deus eman bukatutzat. Pasatu dugu seigarren olatua, baina, nor...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OSAGAIZen urteko 1. ale berezia dagoeneko kalean

2022-04-04

Joan den astean argitaratu zen OSAGAIZen urteko lehen ale berezia (hemen ikusgai). Bertan, martxoaren azken asteburuan OEEk antolatutako 31. Osasun Biltzarrean aurkeztu ziren hitzaldiak, ahozko komunikazio zein posterrak irakur daitezke. Esan bezala, aldizkariaren lehen ale berezi honetan COVID-19aren ondorioak eta osasun-langileek pandemiaren aurrean bizi izan dutena ezagutu eta aztertu dute.  Ale berezi honek 21 ahozko komunikazio eta 6 poster biltzeaz gain, Irune Tubiak (Nafarroako ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

31. Osasun Biltzarrak oso harrera ona izan du

2022-04-01

Joan den larunbatean eman zion itxiera Kike Amonarrizek OEEren 31. Osasun Biltzarrari. Bi egunez aritu gara 80 bat lagun COVID-19a eta gero... Zer? jardunaldietan osasunaz eta pandemiaren garaiaz zein hark ekarritako ondorioez. Hainbat ahozko komunikazio aurkeztu ziren, baita hitzaldi interesgarriak ere. Jardunaldiak online bidez jarraitzeko aukera egon da aurten eta laster Internet bidez osorik ikusi ahalko dugu. Pandemia garaian Osasun Biltzarra antolatzeaz Pandemia hasi eta handik gu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

31. Osasun Biltzarra igaro da

2022-03-28

A zer giro ederra izan genuen asteburuan Atarrabian! Berria egunkarian Atarrabian izan dugun Osasun Biltzarraren berri eman dute. Larunbat goizean hizpide izan genituenak bildu dituzte batez ere: ospitaleetan nola eragin zuen COVID-19ak, ZIUetan, pediatrian, pazienteei, material eskasia... "Aurrera begira, gainera, aintzat hartu beharreko zenbait ikasgai aipatu zituen Donostia ospitaleko erizainak: «Lantaldea oso mugatua izan da, protokoloak egunetik egunera aldatzen ziren, eta ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hitzaldi irekia OEEren Osasun Biltzarrean

2022-03-24

OEEren 31. Osasun Biltzarra iritsi da. Asteburu honetan Atarrabiako Kultur Etxean COVID-19a... eta gero zer? titulupean pandemiaren inguruan jardungo dugu, eta horretarako hainbat hitzaldi zein mahai inguru antolatu dira. Eskaintza zabal horren barnean bada Manuel Eciolazak (Duitasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko Nafarroako lehendakariak) eskainiko duen hitzaldi irekia ere: "Heriotzaren aurrean oraingo eginbeharrak nola bideratu?" Ostiralean, bihar, 18:00etatik 19:30era. Gogorat...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Artikulu zientifiko batean euskararen aurkako diskurtsoa aztertu dute bi ikerlari alemaniarrek

2022-03-18

Mintzanet atarian irakurri genuenez, Karolin Breda eta Philip Kraemer alemaniarrek haien azken ikerketa-lana aurkeztu dute Kataluniako Revista de llengua i Dret aldizkarian: sarean dauden euskararen aurkako jarrerak aztertu dituzte; izan ere, haien emaitzen arabera, euskararen kontrako argudioak eraiki dituzte zenbaitek, hizkuntzari zilegitasuna kentzeko helburuarekin. Diotenez, hizkuntza eskubideen aurkako diskurtsoak lau haizetara zabaltzen dira interneteko zenbait eremutan espainiar Estatua...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzaren estilo-liburua

2022-03-09

Duela gutxi Osakidetzaren Euskarazko Estilo Liburua aurkeztu zen. Estilo-liburu horren helburua idazketa estilo bateratu bat finkatzea izan da, eta euskarazko testuen kalitatea zaintzea. Beraz, euskararen normalizaziorako urrats garrantzitsua da, erreferentzia argi bat ematen zaigulako denok euskarazko kalitatezko testuak idatzi ahal izan ditzagun osasun-arloan. Esaterako, estilo-liburuan horrelakoak agertzen dira: noiz erabili ebakuntza eta noiz esku-hartzea? Gaztelaniaz biak dira "int...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Eman izena: martxoaren 25 eta 26an OEEren Osasun Biltzarra

2022-03-07

Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo OEEren Osasun Biltzarrerako, eta oraindik ere izena emateko aukera dago. Aurten, “COVID-19a eta gero zer?” izenburupean hainbat gai landuko dira: ahozko komunikazioak (guztira 21), posterrak (guztira 6), mahai-inguruak... eta hainbat gonbidatu. Martxoaren 25ean eta 26an pandemiak ekarri diguna, baina batez ere irakatsi diguna, eta aurrera begirako erronkak aztertuko dira Atarrabiako Kultur Etxean. Bertaratu ezin direnentzat, Biltzarra on...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Izenpe-bilketak jarraitzen du

2022-02-22

Oraindik ere sinatzeko aukera hemen daukazu. OEE, Behatokia eta UEMAko kideok elkarlanean Osakidetzako logopedia-deialdiaren arazoa plazaratu dugu komunikabideetan. Horretarako, Berrian zein Argian "Osakidetzan logopeda euskaldunak behar ditugu" iritzi-artikulua argitaratu dugu. Bertan, helegitearen arrazoiak azaldu dira: logopeda elebakar batek eragin dezakeen kalte medikoa, logopedaren lanpostuaren egoera 40 urteren ondoren eta dagoen material falta. Izenpe-bilketak eta iritzi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Nafarroako doako ikastaroak

2022-02-18

2022an ere, UEUk elkarlan hitzarmena sinatu du Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamenduarekin. Horri esker, hainbat doako ikastaro eskainiko zaizkio publiko zabalari. Martxoaren 1a da lehen ikastarora matrikulatzeko azken eguna. Edonork eman dezake izena, nahiz eta lehentasuna unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango duten. Ikastaro hauek egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak eskainiko dizkie bertako ik...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Azken egunak komunikazioa edo posterra igotzeko!

2022-02-09

Gogoratu komunikazioak eta posterrak bidaltzeko epea otsailaren 15ean amaitzen dela. Urtero bezala, OEEk egingo dituen jardunaldietan ahozko komunikazioen eta posterren aurkezpenak egingo dira, eta horiek bidaltzeko azken eguna otsailaren erdialdean izango da. Komunikazioak zein posterrak egiteko jarraibideak OEEren webgunean aurki daitezke, eta edozein zalantza izanez gero oee@oeegunea.eus helbidera idatz dezakzue. Datorren martxoaren 25 eta 26an Atarrabian egingo diren jardunaldietan COVID...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(2)

Solasaldia ostegunean hizkuntza politiken inguruan

2022-02-07

Otsailaren 10ean, DOKAn (Donostia), solasaldia antolatu dute Kontseiluko kideek 19:00etarako: "Batuz Aldatu eta etorkizuneko hizkuntza-politiken gakoak". Parte hartzeko izena eman beharra dago, hemen. Kontseiluaren helburua euskararen normalizaziorako baliagarriak eta eraginkorrak diren hizkuntza politikak zehaztea eta aurrera eramatea da, eta prozesu parte-hartzaile bat abiatu zuten iaz helburu hori erdiesteko: "Batuz aldatu" dinamika, adostasun sozialera iritsi ahal iz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberri aldizkariko albisteak

2022-02-02

Osatuberri aldizkarian albiste interesgarriak argitaratu ziren. Adibidez, Normandiako eta Granadako osasun-langileak elkarrizketatu zituzten, euskara ikasten ari direla eta euren esperientzia kontatzeko: «Euskara polita, desberdina eta oso logikoa da» Alicia Perez Valerorentzat, eta Amélie Le Gall-ek dio: «hizkuntza zaila dirudi, baina benetan poetikoa eta nahiko logikoa da» [Albiste osoa hemen]. Beste hainbat albiste ere irakur daiteke: KomunIKT dibulgazio-kan...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Bizitzaren amaieran arreta" ikastaroa otsailean

2022-01-20

Iñaki Peña Bandrés OEEkide eta mediku internistak ikastaro interesgarria emango du otsailaren 12an. Animatu eta zabaldu! Gaur egungo zenbait joerak gaztetasunaren, irudiaren, abiaduraren eta hedonismoaren gorazarrea eta hilezkortasunaren eldarnioak bultzatzen dituzte. Horrek dakarrena da errealitate “itsusiak” ezkutatzea, hala nola zahartzea, gaixotasun larriek eragiten duten sufrimendua eta bizitzaren amaiera bera. Bestela, koronabirusaren pandemiak ekarr...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(2)

Komunikazioak bidaltzeko epea otsailaren 15era arte luzatuta

2022-01-18

COVID 19ren eragina: irakaspenak, erronkak... Parte hartu 2022ko Osasun Biltzarrean! Pandemia honek osasun-profesionaloi asko eragin digu eta eragiten digu, baita asko irakatsi ere. Aurtengo Osasun Biltzarrean bereziki interesgarria izanen da guztiok elkartu eta gaiaz hitz egitea: pandemiak ekarri diguna, irakatsi diguna eta aurrera begirako erronkak izanen ditugu hizpide Atarrabian, martxoaren 25 eta 2...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEk helegitea jarri dio Osakidetzako Logopeden deialdiari eta orain izenpeak jasotzen ari da

2022-01-17

Eskaera hau babesteko izenpeak jasotzen ari gara. Gurekin bat egin nahi? Osakidetzan logopeda euskaldunak behar ditugu: Izen-abizenak: Herria: Nortasun agiria: OEEk helegitea aurkeztu zion ostiralean Osakidetzak Logopeda lanpostuetarako egindako deialdiari, UEMAk eta Behatokiak egin bezala. Logopedia lanpostu horiek profesionaltasunez betetzeko eta arreta pazienteek behar duten mailan emateko hizkuntza biak ondo ezagutzea ezinbestekoa delako jarri dugu. ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(35)

Osagaiz: urteko azken alea eta saria

2022-01-03

Osagaiz aldizkariak hainbat berri izan ditu azken hilabetean. Hasteko, urtearen amaierarekin batera, aldizkariaren ale arrunteko 5. bolumenaren 2. zenbakia argitaratu da. Bertan, hainbat gai jorratu dira: COVID-19 gaixotasunaren txertaketaren nondik-norakoak edota  osasuna eta hizkuntza gaia landu zuen EHUko laugarren uda ikastaroaren inguruko informazioa. Gainontzeko aleen antzera, aldizkariaren helburua osasun arloko euskal komunitate zientifikoaren aurkikuntzak zein lanak zabaltzea du ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun arloko zenbait argitalpen

2021-12-31

UEUn osasun-arloko hainbat argitalpen dituzte eskuragarri, tartean berriki agertutako "Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak" gidaliburua, eta baita beste batzuk ere: Giza histologia medikoa eta Giza histologia orokorra, Iktusa, Ikergazte topaketen ingurukoak... Eman begiratu bat! UEUren argitalpen berrien jarraipena egiteko webdendan duzue aukera ederra http://www.ueu.eus/denda Osasun arloko beste liburu batzuk dendan. Horrez gain liburutegi di...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 4 5 6 7 8 >>  Amaiera

Azken Berriak

Osakidetzako Liburutegi Birtuala eta Lehen Mailako Arretari buruzko lehen jardunaldia hizpide Osatuberrin
Maiatzean, albiste bi argitaratu ditu Osakidetzak euskara hutsez plazaratzen duen Osatuberri.eus atari digitalak. Besteak beste, Eukene Ansuategi Zengotitabengoa Osakidetzako Liburutegi Birtualeko zerbitzuburuari egin diote elkarrizketa. Horretaz gain, ...
OEEren 33. Osasun Biltzarrean komunikazioak aurkezteko epea zabalik
Urriaren 25ean Osasun Biltzarra egingo dugu Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Zentroan. Aurtengo jardunaldirako aukeratutako gaia "Botiketatik haratago" izango da. Horren harira, jakin ezazue dagoeneko irekita duzuela ahozko komunikazioak (...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan