Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Euskara(z) osatzen Osakidetzan

2024-01-08

Betiko galdera entzun beharko dugu, berriz ere? "Zer nahiago duzu: medikuak zu sendatzea ala euskaraz egitea?". Bi nahiak bateraezinak izango balira bezala. Euskaraz artatua izateak osatzea bermatuko ez balu bezala. Euskaraz egiten duten sendagileen maila profesionala oso fidagarria ez balitz bezala. Bikaintasuna soilik erdaraz etorriko balitz bezala. Jose Maria Pastor kazetariak Berria egunkarian idatzitako iritzi-artikulua. Osorik irakurtzeko sakatu hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du

2023-12-13

Osakidetzak euskara hutsez argitaratzen duen Osatuberri aldizkariak jakinarazi duenez, Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du. Haurdunaldi-prozesua ama-hizkuntzan egiteak "arreta osoa" eskaintzea eta "gozotasuna" ditu xede, eta beste zerbitzuetara zabaltzea du hurrengo helburua. Albiste osoa irakurri hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Erabileraren Aroari hasiera ematea erabaki du Euskaltzaleen Topaguneak

2023-12-07

Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egin zuen "Batera Jauzi" Kongresuan, datozen 10 urteetan euskararen erabileran jauzi bat emateko behar ditugun baldintzak adostu zituen, ekosistema linguistikoan nahi dugun aldaketa gerta dadin. Hona hemen baldintzak: 1) mugimendu euskaltzale anitz eta sendoa eragin eraldatzailea egitea. 2) harreman eta sare sendoak eratzea. 3) euskaldun eta euskaltzale izateko imajinario eta identitate kolektibo eguneratuak lantzea. 4) eusk...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aitor Montes medikuak euskaraz lan egiteagatik jasotako jazarpena salatu dute

2023-12-05

Aitor Montes Aramaioko mediku eta OEEkideak urte asko daramatza bere lana euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen eta bere pazienteei osasun-zerbitzu integrala euskaraz bermatzeko ahaleginetan. Ahalegin horrek askotariko jazarpenak jasan behar izatea ekarri dio Montesi: kargu hartzeak, mespretxuak, mehatxuak… Azaroaren bukaeran gertatu zen azkena. Paziente baten larrialdietarako deribazioa euskaraz idazteagatik kontuak eskatzeko deitu zioten Arrasateko larrialdi zerbitzuetatik eta, ger...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaren Egunaren lehiaketa OEEkideentzat, urtarriilaren 10era arte

2023-11-29

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko, euskaraz noiz eta nola idatzi den ezagutzeko lehiaketa prestatu dugu OEEkideentzat. Galdera gehien asmatuko dutenen artean Xiberuko Ikastolen aldeko saski bat zozketatuko da. Urtarrilaren 10era arte egongo da galderak erantzuteko aukera. Aurrera! Lehiaketan parte hartzeko hemen.    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Oldarraldiari erantzuteko protokoloa aurkeztu du Kontseiluak

2023-11-20

Azkenaldian areagotzen joan dira auzitegietatik euskararen normalizazioaren aurka ateratako sententziak, herritarron hizkuntza-eskubideak murriztea eragiten ari direnak. Atzera egitera behartu nahi gaituen oldarraldi judizial honi erantzun irmoa emateko asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Babesteko Protokoloa garatu du. Protokoloaren helburua hizkuntza-eskubideen aurkako erasoen aurrean antolatu eta saretzeko tresna bat eskaintzea da, euskalgintzaren eta hizkuntza-eskubid...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk

2023-11-15

Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du Farmazialari Euskaldunen Elkarteak (FEUSE). Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Farmaberri" aldizkari elektronikoan argitaratuko dute testua. Irakurri lehiaketaren oinarriak: HELBURUA: FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. SARIAK...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jabier Agirrek jaso du aurtengo Celaya Saria

2023-11-06

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Gobernu Batzordeak aurtengo Celaya Saria Jabier Agirreri eman dio, osasunaren dibulgazioan eta euskararen indartzean egin duen lan zabal eta bikainarengatik. Agirrek urriaren 21ean jaso zuen errekonozimendua, Donostiako Tabakaleran ospatu zen Sendagilearen Egunean. Bertan, elkargoko ordezkariek bere eguneroko lana balioan jarri zuten, batik bat, elkargoarentzat egindakoa, eta sendagile eta dibulgatzaileak utzitako emaitza garrantzitsuak ezagutzera eman zit...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada

2023-10-30

Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren iraila-urriko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak (NLPD) Finlandian egindako osasun- eta gizarte-arloko hizkuntza-aniztasunari buruzko jardunaldien berri irakur daiteke bertan. Horietan, Osakidetzako Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordeak, Josune Retegi Ormazabalek, eta Lehen Arreta Koordinatzeko zuzendariordeak, Susana Martin Ben...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia eteteko ordua da

2023-10-27

Euskararen aurkako oldarraldia salatzeko asmoz azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu dute euskalgintzako erakundeek. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna jauregitik eta Bilboko udaletxean egingo da amaiera-ekitaldia. Leloa “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” izango da. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek. Informazio gehiago hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Elhuyarrek "Erresistente" dokumentala egin du antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzeko

2023-10-20

Elhuyarrek egin eta ekoitzi duen "Erresistente" dokumentalaren helburua da antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzea. Izan ere, superbakterioek osasun-arazo larri bihurtuko dituzte gaixotasun infekziosoak. OME-Osasunaren Mundu Erakundearen aurreikuspenen arabera, 2050ean, superbakterioak mundu osoan egongo dira, eta minbiziak baino heriotza gehiago eragingo dituzte. Euskara da dokumentalaren jatorrizko hizkuntza. Honi buruz gehiago irakurri hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzan euskaldunen pribatutasun-eskubideak sistematikoki urratzen direla salatu dute

2023-10-16

Urriaren 12an, "Berria" egunkariak argitaratu zuen iritzi-artikulu baten bitartez, euskaldunen osasun-datuen pribatutasuna (historia klinikoa) sistematikoki urratzen duen jokabide baten berri eman du Roberto Manjón Lozoya Bilbo-Basurtuko ESIko itzultzaileak. Bere hitzetan, "paziente batek medikuaren txostena erdaraz jasota euskaraz nahi duela esaten badu, (Osakidetzan) ulertzen dute itzulpena eskatu duela, nahiz eta berak itzulpenik aipatu ez; ez dute ulertzen pazienteare...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Familiari hurbilketa gaixotasunean" izeneko ikastaroa antolatu du COMGIk

2023-10-10

Medikuei, erizainei eta psikologoei zuzendutako euskarazko aurrez aurreko ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak. Gauzak horrela, azaroaren 4an, larunbatean egingo dute, COMGIren prestakuntza gelan eta areto nagusian (Frantziako Pasealekua, 12. Donostia), 09:00etatik 14:00etara. Elkargokide izan ala ez, doan izango da ikastaroa. Azaroaren 3ra arte egongo da izena emateko aukera. Informazio gehiago hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Osasun Biltzarrei buruzko inkesta eta online bilera

2023-10-02

Urtez urte OEEk osasun-biltzarrak antolatzen ditu eta orain bazkideongana jo nahi dugu zuon iritzia jasotzeko, hurrengo bilkurak antolatzeari begira. Galdetegia hemen aurkituko duzu. Inkestaz gain, ideiak jasotzeko eta gogoeta egiteko online bilera egingo dugu. Beraz, ekarpen gehiago edo zehatzagoak egiteko prest bazaude, hemen duzu aukera: - Eguna: 2023ko urriak 5, osteguna - Ordua: 19:00 - Lotura: https://us02web.zoom.us/j/86596559322 Bileran parte hartzeko asmorik baduzu, mesede...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Itzulbide itzultzaile sanitarioari buruzko oharra

2023-10-02

Ezagutzen al duzu? IXA taldeak inteligentzia artifiziala erabiliz egokitzen ari den itzultzaile sanitario da. Osakidetzarekin akordioa du hau garatzeko. Helburua nahi dugun orok historia klinikoan euskaraz idazten dugunean, euskara ulertzen ez duten profesionalek idatzitakoa ulertzeko tresna bat edukitzea da. Inteligentzia artifizialaren ezaugarri bat da elikatzen dugun heinean, hobetzen joaten dela. Horretarako, denbora bat daramagu hainbat profesionalek euskaraz idatzi, itzulbiden itzulpena ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Irakurgai dago ekainaren 12ko Osasunaldiari buruzko "Osagaiz" aldizkaria

2023-09-25

"Osagaiz" osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berri bat argitaratu du http://www.osagaiz.eus/ webgunean. Honekin batera agertzen den Aurkibidea aztertzera eta gure webgunean artikuluak irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Aurkibidea hemen. Aldizkaria hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Kalean dira "Osatuberri" aldizkariko iraileko irakurgaiak

2023-09-20

Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko albisteak irakurgai daude jada. Batetik, Raúl San Román elkarrizketatu dute. Familiako eta Komunitateko Erizaintzako profesionala izateaz gain, aditua da sexu-aniztasunari buruzko gaietan. Bestalde, denda espezializatuetan nahiz Interneten eskura daitezkeen sexurako jostailu eta tresnetako batzuk zerrendatu ditu Agurtzane Ormatza Imatz sexologoak. Azkenik, Joseba Beramendi Nazabal "Exprai" ikustratzaileak egin ohi duen Zaintza...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Lurretik Mahaira". Elikadura estrategia jasangarri eta osasuntsua

2023-09-06

Irailaren 22an "Lurretik Mahaira" proiektua ezagutzeko aukera egongo da Zaldibiako Goizane zentroan, EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatutako jardueren barruan. Ikastaroa irekia eta parte hartzailea izatea bilatzen du aipatutako egitasmoa koordinatzeaz arduratzen den Landaola Federazioa. Horregatik, aurrez aurre egiten dute. Lehenengo zati batean ponentziak eta bigarren batean aldiz mahai-ingurua egiten dute parte-hartzea sustatu eta entzuleen arteko galderak eta aportazioa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hizkuntza garapeneko nahasmendua aztertzeko ikastaroa antolatu du UIKek

2023-09-01

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, "Hizkuntza-garapen ez-tipikoa haur elebidunengan: diagnosia eta esku-hartzea" izeneko ikastaroa antolatu du Uda Ikastaroak (UIK) Fundazioak. - Irailaren 15 (ostiral arratsalde) eta 16an (larunbat goiza) izatekoa da. · - Saioak euskaraz edo erderaz izango dira baina aldibereko itzulpena izango da. - Ikastaroa presentziala (Lesakan) edo online egiteko aukera izango da. Informazio gehiagorako eta izena emateko hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzaren ikastaroa EHUren Udako ikastaroetan

2023-08-17

Aurkezpena "Ekaina eta Iraila artean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XLII. edizioaren barruan. Osakidetzak diruz lagunduko du ziklo hori, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Gaiak zabalak eta askotarikoak izango dira, profesional sanitarioen prestakuntzari eta eguneratzeari begira, eta 18 ikastaro antolatuko dira. Izena emateko epea zabalik Osakidetzako profesionalentzako D...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 5 6 7 8 9 >>  Amaiera

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan