Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Itzulbide itzultzaile sanitarioari buruzko oharra

2023-10-02

Ezagutzen al duzu? IXA taldeak inteligentzia artifiziala erabiliz egokitzen ari den itzultzaile sanitario da. Osakidetzarekin akordioa du hau garatzeko. Helburua nahi dugun orok historia klinikoan euskaraz idazten dugunean, euskara ulertzen ez duten profesionalek idatzitakoa ulertzeko tresna bat edukitzea da. Inteligentzia artifizialaren ezaugarri bat da elikatzen dugun heinean, hobetzen joaten dela. Horretarako, denbora bat daramagu hainbat profesionalek euskaraz idatzi, itzulbiden itzulpena egin eta ondo itzuli ez duena zuzentzen.

Osakidetzak (IXArekin batera) azken fase berri bat hasi nahi du itzulbide elikatu eta erabiltzeko prest egon dadin. Horretarako, profesional kopuru handi bat behar du eta laguntza behar du. ESI bakoitzeko zuzendaritzei profesionalak topatzeko eskatu dio edo eskatuko dio. Egin beharrekoa ebolutiboak, kontsulta orriak, txostenak (edozer) euskaraz idatzi eta idatzitakoa Itzulbiden itzuli ondoren, behar balu zuzenketa bertan egitea. Ondoren, gazteleraz duguna historia klinikoan itsatsi daiteke hala nahi badugu.

Zuzendaritzaren iritzia honakoa da:

- Berandu dator Osakidetza. Oso poliki ari da Itzulbideren kronograma kudeatzen (2019an abiatu zen proiektua). Aspaldi beharko luke egokitua eta erabiltzeko prest. Interes falta edo/eta atzeratzeko interesa dagoela uste dugu.

- Halere, baldintza batzuek jarriz, proiektuan parte hartzeko deialdia egiten dugu. Zuzendaritzak eskaintzen badu, bildu beraiekin eta hitzartu baldintzak. Eskaintzen ez badu, erreklamatu parte-hartzea eta negoziatu baldintzak

- Proiektu honek lanleku naturalen euskaldunon sarea trinkotzeko balio dezake edo balio dezala lortu behar dugu.

Honako baldintzak (gutxienez) eskatzea proposatzen dugu:

- Proiektua abiatu aurretik, eguneratu dezatela Itzulbide ahal den bertsio onenarekin abiatzeko.

- Babestu gaitzatela proiektuan parte hartzeko orduan inorengandik hitz txarrik entzun behar ez dezagun. Bereziki egoiliarren kasuan izan daiteke hau garrantzitsua

- Errekonozimenduren bat eman diezagutela garapen profesionalari begira

- Kronograma argi izan dadila, noiz hasi eta noiz amaitu

- Euskaraz idazteko eduki ditzakegun zailtasunen aurrean, teknikari baten laguntza bideratzea.

- Itzulbideren balidazio lan bat diseina dadila, egokia dela ondorioztatu ondoren bere erabilera zabaltzeko

Aurrerantzean historia klinikoan euskararen presentzia areagotzea eta euskara lan hizkuntza bihurtzeko pausoak ematea da gure helburua. Itzulbiderekin edo gabe pausuak ematea izango da zuzendaritza honen hurrengo proposamena. Aurrerago partekatuko ditugu pausu hauek eta erabakiko ditugu denon artean. Honen inguruko edozein zalantza izanez gero, lasai deitu (Karlos Ibarguren 610494981).

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan