Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”

2025-12-08

Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean:

"Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta doluaren inguruko ziurgabetasunak errealitate horri aurre egitea zailtzen dute. Hala ere, heriotzaren aurrean jarrera osasuntsuago bat hartzea posible da, bizitzaren zati gisa onartuta eta horrek dakarren doluari bide emanda.

Dolua ez da ahaztea, baizik eta galtzearen mina barneratu eta horrekin bizitzen ikastea. Prozesu pertsonala eta bakarra da, baina aldi berean unibertsala. Galera bakoitzak geure baitan zerbait berria eraikitzeko aukera ematen digu, nahiz eta hasieran sufrimendu hutsa den. Errituek, oroitzapenek eta komunitatearen babesak dolua kudeatzen laguntzen dute eta, horrela, minaren erdian ere, maitasuna eta esker ona aurki ditzakegu.

Agian, bizitza osotasunez bizitzeko giltza heriotzaren presentzia onartzea da. Heriotzari beldurra izateak ez gaitu heriotzatik babestuko, baina bizitza intentsitatez eta kontzientziaz bizitzeak dolua eramangarriago egin dezake.

Iñaki Peña Bandres Barne Medikuntzako fakultatibo aritzen da, Zainketa Aringarrietan hain zuzen ere, Osakidetzako Arrasateko Ospitalean. Zainketa Aringarrietan, gaixotasunak sendatu beharrean, sintomak murrizten ahalegintzen dira nola edo hala. Sufrimendua prebenitzea eta gutxitzea da helburu nagusia, baita gaixo kroniko, larri eta sendaezinen bizi-kalitatea hobetzea. Peñak heriotzari eta doluari buruzko hiru dokumental egin ditu: Aulki hutsak, S(u/a)minetik bakera eta Mendian hil. Hirian hil. Iaz, Zainketa Aringarrietako Kataluniako Masterra amaitu zuen, eta Master Amaierako Lanerako hiru dokumentalen analisi kualitatiboa egin zuen. Horretan oinarrituta, liburu digitala argitaratu berri dute Booktegi plataforman."

Osorik irakurtzeko: https://www.osatuberri.eus/2025/04/heriotza-eta-dolua-bizitzaren-islak/

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...
Osakidetzaren gidaliburu berria euskaraz artatzeko: "Emakumeen arreta"
Mikel Mantzizidor egileetako bat
Osakidetzak gidaliburu berri bat egin du, euskaraz artatzeko orain artekoei (Medikuntza Orokorra, Ospitalizazioko solairuko eritzaintza, Lehen Mailako Arretako Gida...." gehitzen zaiena: EMAKUMEEN ARRETA. Osatuberri aldizkariak eman du horren ber...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan