Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Aitor Montes (familia-medikua): "Osakidetzan xenofobiarik ez!"

2024-08-26

Maiz gertatzen zait: albisteei erreparatu eta urduri jarri. La France revient, diote. Nola Le Penen Frantzia, hala espainiar xenofobia eta supremazismoa; pailazo puzgarriak bezala, behin eta berriro zutitzen dira. La merde revient. Entzun dugunez, Osakidetzako langile talde bat zutitu da, osasun arretaren euskalduntze-prozesua salatzeko, ez euskalduntze berantiarra izateagatik (lehen Euskara Plana erakundea sortu eta hogei urte baino beranduago abiatu baitzen), bidegabea eta baztertzailea izat...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea luzatuta irailaren 20ra arte

2024-08-26

Osasun Biltzarrerako komunikazioak eta posterrak aurkezteko azken eguna irailaren 20ra arte luzatu dugu. Gogoratu biltzarra Zornotzan izango dela urriaren 25ean, “Botiketatik haratago” gaiari buruz. Askotariko gaiak ari dira agertzen, eta mahai-inguru zein hitzaldi mamitsuen artean gaian sakontzeko oso aproposa izan daiteke zeuen ekarpentxoa egitea. Komunikazioa egiteko Egitaraua Animatu! Zabaldu informazioa zure ezagunen artean! Eskerrik asko!    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Angel Bidaurrazaga (Medikuntzan doktorea): "Farmako berri gehienak ez dira beharrezkoak"

2024-08-19

Osasun sistema publikoak 21.383 medikamentu mota ordaintzen ditu, 15.547 osasun zentroetan eta 5.836 ospitaleetan. 15.000 farmako errepikatuak dira; beraz, benetako botikak 2.400 inguru dira. Mediku batek ezin ditu jakin farmako horien guztien berezitasunak eta, ondorioz, normalean askoz ere gutxiagorekin moldatzen da. Baina 2.400eko kopuru horrek eskaintzaren kaosa adierazten du. Modu honetan farma-industriak bere gain hartzen du jakintza horren kudeaketa, bisitari medikuen edo formakuntza ja...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun zerbitzuak euskaraz eskaintzea oinarrizko eskubideak bermatzea besterik ez da

2024-07-26

Aldiro aldiro erdal hedabideek gai hau ateratzea gustukoa dute: Zergatik dago euskara plan bat Osakidetzan? Zergatik eskatzen da euskara? Euskara behar al da osasun gaietan?... Galdera horiek erantzun erraza dute. Izan ere, herritarren eskubideak bermatu nahi dituen edozein lurraldek lege eta plangintza egokiak egin behar ditu hala izan dadin. Gure kasuan, Hegoaldean, bi hizkuntza ditugu eta herritarrek bata zein bestean hobeto moldatzen dira eta nahi duten hizkuntzan artatuak izateko eskubi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetza euskalduntzearen kontrako plataforma sortu dute osasun-arloko hainbat langilek

2024-07-22

"Unidas por una exención lingüística real" izeneko plataformak joan den ostiralean, uztailaren 19an, egin zuen aurkezpen publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratzea eginez. Bere kideen esanetan, "profila eskatzeak esperientzia handiko profesionalak diskriminatzen ditu, eta horrek zerbitzuaren kalitateari eragiten dio". "El Correo" egunkariak aurreratu duenez, osasun-arloko "400 langilek" os...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jateko ordua erakargarriagoa izan dadin

2024-07-15

Osakidetzan, disfagia duten pazienteentzako errezetekin liburu bat argitaratu dute Gorlizko Ospitalean. Betiko pureetatik harago, pazienteak jateko orduan gozatzea eta plateretan aniztasuna izatea du helburu proiektuak. Ricardo Perez sukaldari ezagunaren laguntza izan dute. Irakurri honi buruzko albistea osorik Osagaiz webgunean. Liburuak harrera ezin hobea izan du bai ospitaleko pazienteetan eta kanpoan, eta edonork eskuratu dezake hemen klikatuz, PDF formatuan.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Angel Bidaurrazaga (Medikuntzan doktorea): "Osasuntsu zegoen Begoñak zazpi medikamentu hartzen ditu orain"

2024-07-08

Begoña andereak 74 urte ditu eta berriki alargun geratu da, Gabonetan. Hilabete bat pasatu ondoren, bere senarrari lagundu dion sendagileari eskerrak ematera joan da hurbil duen anbulatoriora. Doluminak emateaz gain, medikuak zelan dagoen galdetu dio eta Begoñak senarraren falta duela eta lo egitea kostatzen ari zaiola erantzun dio. Begoñak ez du inoiz arazorik izan eta anbulatoriora senarrarekin joaten zenean odol presioa neurtzen zioten, arazo barik (125/85). Sendagileak...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Farmaberri" aldizkariaren zenbaki berria prest dago

2024-07-02

FEUSE-Farmazialari Euskaldunen Elkarteak prest dauka euskaraz argitaratzen duen "Farmaberri" aldizkariaren zenbaki berria. Gauzak horrela, FEUSEk datorren urteean 30 urte beteko duenez, urteurrena ospatzeko zer egitea gustatuko lietzaiekeen galdetu diete irakurleei. Ondoko helbide elektronikora idatziz egongo da ideiak emateko aukera: feuseelkartea@gmail.com. Bestalde, "Euskaraz osasuntsu!" Oarsoaldeko farmazietan euskararen erabilera sustatzeko ekimenaren berri eman dute. ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria

2024-07-01

Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoena jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko dituzu, ondoko loturan: https://labur.eus/vVQvh  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Angel Bidaurrazaga (Medikuntzan doktorea): "Hipokratesetik iatrogenetikaraino"

2024-06-19

Harritu ninduen telefono deiak: Medikuntza fakultateko sailburu ohi batek gonbidapena egin zigun Covid txertoaren kontrako sinatzaile biri, hitzaldi bat emateko UPV/EHUren nagusientzako Esperientzia-geletako ikastaro batean. Lehen aldiz aukera genuen publiko “orokor” bati plandemiaren ikuspegi kritikoa azaltzeko. Nik, behintzat, hitz egiteko aukera bakarrak izan ditut Bizitzak antolatutako ekitaldi bi eta Osaldeko batzar bat. Konta dezadan gertatutakoa. Irakurri Angel Bidaurraz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jubilatzen diren OEEko kideek bazkide-kuotaren erdia ordaindu ahal izango dute

2024-06-19

Urtean 30 euro ordaintzen dute OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko bazkideak izan nahi duten osasun-arloko profesionalek. Bada, erretiroa hartzen dutenean ere bazkideak izaten jarraitzeko aukera izango dute, kuotaren erdia (urtean 15 euro) ordainduta. Horretarako, ondoko helbide elektronikora idatziz jankinaraztea baino ez dago: oee@oeegunea.eus  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Dietak eta osasun intestinala" izenburuko hitzaldia ekainaren 12an Hondarribian

2024-06-10

Hondarribiko Udalak antolatutako gorputz-aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko hitzaldi programaren barruan, asteazken honetan, ekainaren 12an, "Dietak eta osasun intestinala" izenburuko saioa eskainiko du Eli Gallego (Elikaeskola) nutrizionistak, 18:30ean, kultur etxean. Sarrera, doan.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Elikaduraren eta buru-osasunaren arteko erlazioa hizpide "Elhuyar" aldizkariaren azken zenbakian

2024-06-05

Elhuyar zientzia eta teknologia Elhuyar Fundazioak hiru hilean behin kaleratzen duen euskarazko aldizkariaren 2024ko ekaineko zenbakia (354 zbk.) kalean da jada. Hain zuzen ere, osasungintzaren inguruko gaiak ere jorratzen ditu. Gauzak horrela, elikadura eta buru-osasunaren arteko erlazio nahasiari buruzko erreportajea plazaratu dute. Besteak beste, Elikaeskolan patologia gastrointestinalak eta elikadura-asaldurak tratatzen espezializatuta daude. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Eli Galleg...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Begiraleen VIII. Topaketa hizpide Osatuberrin

2024-05-27

Maiatzean, beste albiste bi argitaratu ditu Osakidetzak euskara hutsez plazaratzen duen Osatuberri.eus atari digitalak. Besteak beste, Paziente Bizia programaren barnean, Begiraleen VIII. Topaketa egin zuten Gasteizen urtarrilaren 26an eta horren kronika egin du. Bestalde, Iratxe Sanchez Aguirrebalzategui Lezako Ospitaleko gizarte-langileari buruzko afizioaz hitz egin dute. Izan ere, ardogintzan aritzen da lanetik harago. Amalur upategiaren egunerokoan dihardu bere familiarekin batera, Lantzie...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako Liburutegi Birtuala eta Lehen Mailako Arretari buruzko lehen jardunaldia hizpide Osatuberrin

2024-05-15

Maiatzean, albiste bi argitaratu ditu Osakidetzak euskara hutsez plazaratzen duen Osatuberri.eus atari digitalak. Besteak beste, Eukene Ansuategi Zengotitabengoa Osakidetzako Liburutegi Birtualeko zerbitzuburuari egin diote elkarrizketa. Horretaz gain, apirilaren 12an Donostian egindako Lehen Mailako Arretari buruzko lehen jardunaldiaren kronika plazaratu dute. Azkenik, Expraik egindako Zaintzane Sasoiren umorezko tirarekin goza daiteke jada.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren 33. Osasun Biltzarrean komunikazioak aurkezteko epea zabalik

2024-05-09

Urriaren 25ean Osasun Biltzarra egingo dugu Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Zentroan. Aurtengo jardunaldirako aukeratutako gaia "Botiketatik haratago" izango da. Horren harira, jakin ezazu dagoeneko irekita duzula ahozko komunikazioak (hobetsita) eta posterrak aurkezteko epea, abuztuaren 31ra arte. Biltzarraren gaiarekin (Botiketatik haratago) lotura duten komunikazioak hobesten badira ere, osasun-alorreko zein jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotura duten bestelako gaiak...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasunari buruzko lau jarduera euskaraz, EHUko Uda Ikastaroetan

2024-05-06

Ekainaren erdialdean hasi eta irailaren amaiera ia 200 jarduera programatu dituzte, EHUko Uda IKastaroen barruan. Bada, osasunari dagokionez, askotariko gaiak izango dira solasgai, horietatik batzuk euskaraz: Uztailak 08-10 "TopaGune ikastaroa: Sexu-heziketa: haurtzaroan eta nerabezaroan laguntzeko gakoak" Honen berri hemen. Irailak 13 "Osasuna eta hizkuntza VII: hizkuntza eskakizunez harago" Honen berri hemen. Irailak 17 "Adinberri: Berrikuntzarako Agenda...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada

2024-04-29

Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren martxoa-apirileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko urtarrileko jardunaldiak eta Osakidetzako I. Berdintasunaren aldeko Foro Parte-hartzailea izan dituzte hizpide; baita emergentzia-deien atzean dauden profesionalen nodik norakoak eta Gehiago Gara egitasmoa ere. "Osatuberri" aldizkariaren...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasunari buruzko gai ugari jorratuko dituzte EHUko Uda Ikastaroetan

2024-04-29

Apirilaren 23an aurkeztu zen Uda Ikastaroen 43. edizioa Bilbon, BBVA Fundazioaren egoitzan. Eva Ferreira EHUko errektoreak, Laura Poderoso BBVA Fundazioaren zuzendariordeak eta Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak aurtengo edizioari buruzko zertzeladak azaldu zituzten. Ekainaren erdialdean hasi eta irailaren amaiera ia 200 jarduera programatu dira. Bada, osasunari dagokionez, askotariko gaiak izango dira solasgai: osasun mentala ikuspegi soziokultural eta feministatik landuko da...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak

2024-04-22

Osakidetzako euskara-aldizkariaren martxoko berriak eta apirileko beste hainbat irakurgai daude jada. Horietan,Ginea-Bissaura joateko bigarren deialdia, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko urtarrrileko jardunaldiak eta Osakidetzako I. Berdintasunaren aldeko Foro Parte-hartzailea izan dituzte hizpide; baita emergentzia-deien atzean dauden profesionalen nodik norakoak eta Gehiago Gara egitasmoa ere. Osatuberrira joateko sakatu he...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

 1 2 3 >>  Amaiera

Azken Berriak

Aitor Montes (familia-medikua): "Osakidetzan xenofobiarik ez!"
Maiz gertatzen zait: albisteei erreparatu eta urduri jarri. La France revient, diote. Nola Le Penen Frantzia, hala espainiar xenofobia eta supremazismoa; pailazo puzgarriak bezala, behin eta berriro zutitzen dira. La merde revient. Entzun dugunez, Osaki...
Komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea luzatuta irailaren 20ra arte
Osasun Biltzarrerako komunikazioak eta posterrak aurkezteko azken eguna irailaren 20ra arte luzatu dugu. Gogoratu biltzarra Zornotzan izango dela urriaren 25ean, “Botiketatik haratago” gaiari buruz. Askotariko gaiak ari dira agertzen, eta ma...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan