Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Jauziak euskararen alde, ekainaren 7an, Ziburuko Euskal liburu eta disko azokan

2025-06-06

OEEn ekimen interesgarri honen berri jaso dugu: JAUZIAK EUSKARAREN ALDE

Euskal Herrian, euskara hainbatetan ukatua da edo bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua da.
Ondorioz, zortzi herritarretatik bakarrik batek euskaraz hitz egiten du, eta Ipar Euskal Herrian euskararen karrikako erabilpena apaltzen ari da.
Egoera horretan euskararen erabilpena oso eskasa izaten edo apaltzen segituko da.
 
Euskalgintzaren Kontseiluak ohartarazten duen bezala, euskara larrialdi egoeran da; ongi izatera pasatzeko, euskararen aldeko hizkuntza politikan jauziak egin behar dira.
 
Horiek hola, oraindik egiten ez duten Euskal Herriko erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziei, lehentasunez euskaraz aritzea eskatzen diegu, erran nahi baita bi jauzi egitea eskatzen diegula: lehenik euskaraz aritzea eta gehienik euskaraz aritzea. Jauzi hauek ezinbestekoak dira Euskal Herri euskalduna, Euskararen Errepublika, eraikitze bidean.
 
Euskal Herriko erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politikoek euskararen alde jauziak egin ditzatela eskatzeko, jauziak dantzatuko ditugu.
 
Jauziak euskararen alde dantzatzeko lehen hitzordua, ekainaren 7an, larunbatez, ordu batak eta erdietan, Ziburuko Euskal liburu eta disko azokan izanen da, Patxi Perezekin. Jauzi horien artean bat berezia izango da, Zazpi Jauziak, kantatuz dantzatuko dugulako.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan