Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskararen aurkako azken sententziak salatzeko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 6rako

2024-03-04

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze-prozesuak baliogabetu dituzte, euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzita. Zehazki, Aldundiaren 2022ko maiatzaren 17ko Akordioa (77 lanposturen egonkortze prozesua) eta 263/2022 Foru Dekretua (150 lanposturen promozioa eta 18 berriren deialdia) baliogabetu dituzte. Sententziak lanpostuen esleipena amaitzear zegoenean heldu dira, lanpostu publikoa eskuratzera zihoazen berrehundik gora langileren etorkizuna kolokan jarriz.

Euskalgintzaren Kontseiluak bere babesa adierazi dio Bizkaiko Foru Aldundiari euskararen normalizazio prozesuaren aurkako eraso honen aurrean helegitea jarri eta prozesua azken bururaino eramateko. Era berean, Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloa oinarri, sententziak salatzeko elkarretaratzea deitu dute ELAk, LABek eta Kontseiluak martxoaren 6rako 12:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren aurrean (Kale Nagusia 25, Bilbo), eta parte hartzera deia egiten die hizkuntza-eskubideen defentsan sinesten duten gizarte eragile, alderdi politiko, sindikatu eta norbanako guztiei.

Irakurri osorik hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan