Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika erizainak

2024-03-25

Zumarragako Ospitalean euskararen eta generoaren analisi bateratua egiten duen "Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika Garate erizainak. Ikerketa kualitatiboaz baliatuz, osasun-sisteman emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna aztertzeko urrats bat egin du bere egileak, lan honetan, hizkuntzaren (euskararen) aldagaia txertatuz. Emakume baten diskurtsoa gizonezko batena baino ikusezinagoa da, eta, era berean, hizkuntza minorizatu batean gertatzen bada, euskarazkoa, are ikusezinagoa. Hala, euskarak eta generoak duten leku edo ez-lekuen gaineko lanketa baten emaitza ematen zaigu, osasungintzaren paisaia eta egitura androzentrista aztertuz, hizkuntza ez-hegemonikoekiko zerbitzu harremanen gaian sakonduz eta emakumeei munduan egoteko egokitu zaien modu zein lekua osasun-sisteman zein den aztertuz.

Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen Berdintzen Bekak euskara eta genero-berdintasuna ditu oinarri. Emakumea, euskaltzalea eta osasun-langilea, erizaina hain zuzen ere, den aldetik, Miren Mugikari interesgarria iruditu zitzaion analisi hori bere eremura eramatea. Ildo horretatik, aurkezten duenproiektuak berak lan egiten duen Zumarragako Ospitalean hizkuntzaren sozializazioa eta genero-sistemaren egituraketa aztertzea izan ditu xede.

Sarrera moduan, batetik, generoaren eta osasungintzaren arteko elkarreragina azaleratzeko gaur arte ezagutzen diren datu estatistikoak, ikerketak eta ekarpen zientifikoak, oro har, ekarri ditu azalera. Bestetik, Osakidetzan euskararen normalizazioan egindako bidea ere azaleratu du.

Ikerketari dagokionean, lau metodo desberdin erabili ditu informazio-iturri gisa. Teknika metodologiko bakoitza zertarako eta nola erabili duen ere azaldu du erizainak.

- Focus group-ak. Erizain-gaiak practicuma egitera ospitalera hurbiltzen direnean, zein da aurkitzen duten hizkuntza-errealitatea? Nahikoa al da unibertsitateko formazioa ikasitakoari eremu profesionalean eusteko? Galdera horiei erantzuteko bi focus group egin ditu graduko lehenengo mailako sei ikaslerekin practicumaren hasieran eta practicumaren bukaeran.

- Behaketak. Erabiltzaileei ematen zaien harrera linguistikoan sarri erabiltzen dira errutinazko mezuak. Bi eremu zehatzetan behatu du Mujikak, erregistro baten laguntzaz, nola gertatzen den linguistikoki trataera hori. Oharra euskaraz ala gaztelaniaz emateak dituen aldaerak eta mezuan genero-aldagaiak duen eragina jaso ditu.

- Elkarrizketa sakona. Osasun-arloko lanpostuetan estereotipo ugari aurki litezke generoaren ikuspegitik. Horregatik, lau elkarrizketa sakon egin ditu estereotipoa betetzen ez duten profesionalekin. Zehazki, gizonezko emagina, gizonezko erizain beteranoa, emakumezko zeladorea eta emakume mediku gaztea.

- Dokumentazio analisia. Osakidetzak dokumentazio asko sortzen du. Garrantzitsua da baloratzea dokumentazio horren kalitatea, bertan erabiltzen den hizkuntza nahiko inklusiboa eta zuzentasun aldetik hizkuntz egokia den ala ez baloratzeko. Horretarako 21 lagin  gainbegiratu dira.

Amaitzeko, ikerketatik bideratutako hausnarketetatik abiatuta, aurrean ditugun erronkei nola heltzeko proposamenak eta egintzarako iradokizunak biltzen dira.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan