Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskara lehentasunez erabiltzearen aldeko ekintzak epaituko dituzte martxoaren 26an Baionan

2024-02-13

Herribiltzak jakinarazi duenez, Gorka Roca Torre epaituko dute martxoaren 26an, 13:45ean, Baionan, euskararen aldeko margoketa batzuengatik. 2023ko irailaren 21ean eta 27an margoketak egin zituzten Izpurako (Nafarroa Beherea) eta Donibane Garaziko zenbait osasun-etxetan, "seinaleetan lehentasuna euskarari eman" zieten. Unescoren izenean izenpetu zituzten margoketak, euskara munduko ondare kulturala dela aldarrikatzeko. Bada, epaiketaren egunean, euskaltzale guztiak Baionako epaitegiaren aurrean elkartzera deitu dituzte, 13:30etan.

Ekintza hauen zergatia bere egileen hitzetan:

Euskara desagertzeko bidean da

"Euskal Herrian, euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua da, adibidez bide seinaleetan eta Osasun Erakunde Publiko hauetan. Ondorioz, zortzi herritarretatik bakarrik batek euskaraz hitz egiten du, eta Ipar Euskal Herrian euskararen karrikako erabilpena apaltzen ari da. Dagoen egoeran euskara desagertzeko bidean da, zeren hizkuntza batek, bizitzeko, lurralde bat nun herritarrak lehentasunez hizkuntza horretan mintzatzen diren behar du.

Euskara, gainerateko hizkuntza guziekin, munduko ondare kulturala da. Euskara, frantsesa, gaztelera eta munduko gainerateko hizkuntza guziak maite ditugu.

UNESCOk, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, munduko ondare kulturala babestea funtsezkoa dela dio, eta gaur egun aniztasun kulturala erasotua dela dio.

Frantziar eta espainiar estatuen agintariek, UNESCOren helburuen aurka egiten dute: euskara erasotzen dute eta hiltzen ari dira.

Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugu, hau da, gure eguneroko aktibitate guziak euskaraz egiteko posibilitatea ukan nahi dugu. Horretarako, mundu osoari “Euskal Herrian lehentasunez euskaraz !” aldarrikapena gauzatzeko laguntza eskatzen diogu, eta Euskal Herriko eragile guziei, lehentasunez euskaraz aritzea eskatzen diegu".

Euskal Herrian lehentasunez euskaraz!

UNESCOren militanteak

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan