Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna

2024-12-02

Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hitz egiten; egoiliarrek ere poster zientifikoen aurkezpenean lekua izango dute... Halaber, aintzatezpenerako tartetxoa ere izango da: euskara sustatu duten langile-talde batzuen lana azpimarratuko da oroigarri bat emanez.

Euskararen Eguna ospatzeaz gain, Langileen Euskara Batzordeak zuzendaritzarekin elkarlanean azken urteetan antolatutako ekitaldi hauetan agerian jarri nahi izan du: "lanean euskara erabil daitekeela, osasunaz euskaraz hitz egin daitekeela, baita etorkizuneko teknologia tartean baldin badago ere", Donostiako Ospitaleko Euskara Arlotik adierazi dutenez. Horregatik saiatzen dira erakunde honetako langileek eskuartean dituzten edukiei buruzko hitzaldiak, ponentzia edo mahai-inguruak antolatzen. "Dena den, ekitaldi hauek langileen berotasunik ez badute, zentzua galtzen dute", nabarmendu dutenez. Beraz, abenduaren 4an ekitaldi aretoan egingo den ekitaldira gonbidatu dituzte langile guztiak.

Egitaraua:

8:30
ONGIETORRIA - AURKEZPENA
Agustin Agirre. Donostialdeko ESIko gerentea.
Felix Zubia. Langileen Euskara Batzordeko burua.

8:45
Euskara Planaren aplikazioa Pediatriako Kudeaketa Unitatean.
Esperientzia eredugarria
Cristina Calvo. Pediatriako unitateburua.

9:00
Osasunaren eraldaketa: adimen artifizialaren ekarpena.
Biogipuzkoako Berrikuntza Unitateko Digitalizazioaren eta Datu-zientziaren arloa.
(Aldi bereko itzulpena izango du / Contará con traducción simultanea).

9:30
Egoiliarren posterren lehiaketa.
Hiru onenek posterrak aurkeztuko dituzte.

9:30
Egoiliarren posterren lehiaketa.
Hiru onenek posterrak aurkeztuko dituzte.

10:15
Sari banaketa.
Epaimahaiak irabazlea iragarriko du eta saria emango zaio.

10:20
Donostialdeko ESIko langileei aintzatespena.
Donostialdeko ESIan euskararen erabileran egindako ahaleginagatik aitormena
egingo die Donostialdeko Zuzendaritzak zerbitzu erakundeko hainbat kideri.

10:30
Agurra.
Ekitaldiaren amaiera.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Euskara ere osasun publikoa da
Noticias de Navarra egunkarian agertutako gutuna (guk itzulita): Euskara ere osasun publikoa da Heldu den martxoaren 7an eginen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (ISPLN) Medikuntzako hiru lanpostu betetzeko oposizioetar...
Pandemia eta medikuntzari buruzko liburua plazaratu du Angel Bidaurrazaga OEEkideak
Angel Bidaurrazaga Vandierdonck Medikuntzan doktoreak eta EHUko irakasle ohiak "Distopia baten kronika" izenburuko liburua plazaratu du. Hain zuzen, 2020tik, pandemiaren hasieratik, gaurdaino Independentea.eus-en argitaratutako artikuluen bild...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan