Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan

2025-01-08

"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu zen.

Hona hemen Osatuberrin Ruben Garciari eskainitako hitzak:

Profesional konprometitua genuen Ruben. Euskadiko LMAko Pediatriako Elkarteko presidentea ez ezik, Euskal Herriko Pediatria Elkarteko kidea ere izan zen, baita “Hijos de Eva y Adán” blog solidarioaren argitaratzailea ere. Orobat, euskara maite eta sustatu egiten zuen. Haurrei beti zuzentzen zitzaien euskaraz, zalantza-izpirik gabe; Osakidetzan beti hartzen zuen parte euskararen erabilera zabaltzeko ekimen eta proiektuetan (profesional euskaldunen identifikazio-kanpainetan, Euskaraldian, hizkuntza-kudeaketa egokiak ezagutarazteko jardunaldietan, Itzulbiden…); Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko (OEE) bazkidea ere izan zen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean “Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan” izeneko graduondokoa egin zuen, lehen edizioan. Osakidetzako profesionalek lan-esparruko euskararen erabileraz dituzten pertzepzio eta jarrerak aztertu zituen graduondoko amaierako lanean.

Pediatra euskaldun nekagaitza zen Ruben, eta argi zuen pazientearen hizkuntza zein garrantzitsua den kalitatezko osa- sun-asistentzia emateko. Agur eta ohore, lankide.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...
UEUren udazkeneko ikastaroak
Udazkeneko-ikastaroak
UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu. Udazkeneko ikastaroak Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antola...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan