Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Abian da Osasunaldia osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia

2025-02-07

Osagaiz aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UEU eta UPV-EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2025eko apirilaren 10ean izango da. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia. Horretarako, apirilaren 1a baino lehenago lanaren laburpen bat https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz plataformara igo beharra dago, jarraibideak kontuan hartuz. Ondoren, laburpen guztiekin, Osagaiz aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du.

Horretaz gain, entzule gisa parte hartzeko aukera egongo da, ondoko helbide elektronikora idatzita: oee@oeegunea.eus

Jardunaldia aurrez aurre egingo da Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Leioako Egoitzan, Donostiako Medikuntzako eta Erizaintzako Irakasgunean, eta Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan. Eta online.

Ikasle bakoitzak egun berean lanaren aurkezpena partekatuko du. Lan bakoitza aurkezteko 8 minutuko tartea erabili ahalko da.

Dei egiten dizuegu azken urteetan osasun-zientzietan graduatu zareten ikasle guztiei, hartutako lan guztiari ikusgarritasun gehiago eman diezaiozuen. Ekarri itzazue zuen gradu-amaierako lanak Jardunaldi honetara eta aurkeztu zuen ikaskide izan direnen aurrean. Osagaiz aldizkariaren ale berezi batean argitaratuta ikusiko dituzue lan horien laburpenak eta Osasunaldia 2025eko jardunaldian parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko duzue.

 

Lanaren laburpena idazteko jarraibideak

Gradu-amaierako lanaren laburpena idazterakoan ondorengo egitura erabili Word artxibo batean edo antzekoan (datu guztiekin gehienez 2 orrialde bete daitezke):

• Lanaren izenburua.

• Egilearen izen-abizenak.

• Fakultatea (nongo fakultatetik aurkeztu den).

• Egilearen posta elektronikoa.

• Laburpena.

• Erreferentzia bibliografiko batzuk jarri daitezke. Gako-hitzik ez.

• ADDI sisteman lan osoa irakurri ahal izateko lotura (lana plataforma horretan gorde baldin bazen).

Oharra: ez erantsi bestelako dokumenturik (gradu amaierako lan osoa, eranskinak…), OSAGAIZ aldizkarian laburpena baino ez delako argitaratuko.

 

Lanak igotzeko jarraibideak

Laburpena Osagaiz aldizkariaren plataformara igo behar da: https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz

Horretarako eman beharreko pausuak:

a) Erregistratu: https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/user/register. “Erregistratu” jartzen duen tokian egile gisa erregistratu.

b) Hasi Saioa: Sartu erabiltzailea eta pasahitza, eta klikatu “Bidalketak” eta gero egin bidalketa berria jartzen duen tokian. Urratsak honako hauek dira:

1. Aldizkariaren atalean hautatu Gradu Amaierako Lanak. “Gorde eta jarraitu”.

2. Bidalketaren kontrol-zerrendako eta beheko onarpen laukietan klikatu.

3. Bete eskatutako datuak. “Gorde eta Jarraitu”.

4. “Kargatu fitxategia” jartzen duen tokian igo laburpenaren dokumentua Word formatuan. Artikuluaren testua dela zehaztu. “Gorde eta jarraitu”.

5. “Metadatuak” atalean sartu: lanaren izenburua eta egileak. “Gorde eta jarraitu”.

6. “Finish Submission” jartzen duen tokian klikatu eta baieztatu.

 

Lanen onarpena

Jardunaldien aurretik antolatzaileak aurkeztutako lanen egileekin harremanetan jarriko dira lanaren onarpena jakinarazteko eta hala bada aurkezpenaren eguna eta ordua zehazteko.

 

Informazioa

Osagaiz aldizkaria

https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz

944 00 11 33

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...
INGUMA datu-basea, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko inf...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan