Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzaren gidaliburu berria euskaraz artatzeko: "Emakumeen arreta"

2025-12-01

Osakidetzak gidaliburu berri bat egin du, euskaraz artatzeko orain artekoei (Medikuntza Orokorra, Ospitalizazioko solairuko eritzaintza, Lehen Mailako Arretako Gida...." gehitzen zaiena: EMAKUMEEN ARRETA.

Osatuberri aldizkariak eman du horren berri:

"Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboak eta Ginekologia arloko espezialista talde batek euskarazko eskuliburu bat argitaratu dute, emakumeen arretan lan egiten duten profesionalei euskaraz lan egiteko baliabide erabilgarri eta egoki bat eskaintzeko asmoz.

Euskarak gero eta presentzia handiagoa du esparru askotan, baita Osakidetzan ere. Gero eta langile elebidun gehiago dago, eta askok euskara erabiltzen dute eguneroko lanean. Hala ere, oraindik badira euren burua euskaraz lan egiteko gai ikusten ez dutenak ere. Arrazoiak askotarikoak dira: ohitura falta, ikasketak gaztelaniaz egin izana, lan-giro erdalduna, hitz teknikoekin zailtasunak… Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboak horretarako sortu du Emakumeen arreta izenburuko euskarazko eskuliburua, arlo horretako profesionalek euskaraz lan egiteko berariazko lan-tresna bat eskura izan dezaten, egoera eta adibide konkretuekin, termino egokiekin…

Mikel Mancisidor Osakidetzako ginekologoa (Barrualde-Galdakaoko ESIkoa) izan da eskuliburua sortzeko lantaldean parte hartu duten profesionaletako bat. Ginekologiaren eremuan horrelako gida bat egiteko beharrizana zegoela azpimarratu du: «Badaude holako txosten edo gidaliburu batzuk sortuak beste esparru batzuetarako, Larrialdietarako esate baterako, eta, emakumeen arretan lagungarria izango zen eskuliburua falta zen».

Bi atal nagusitan banatzen da eskuliburua. Lehenengo atala elkarrizketa bilduma bat da, emakumeen osasun-arretan izan ohi diren egoera komunikatiboak jasotzen dituena: pazienteei gehienbat egiten zaizkien galderak, aldiro ematen zaizkien azalpenak eta gomendioak, ohiko zalantzen erantzunak… Bigarren atalean, berriz, laneko ohiko hiztegia dago, alegia, Ginekologia arloko profesionalek egunerokoan gehien erabiltzen dituzten hitz eta terminoen zerrenda."

Osorik irakurtzeko:  https://www.osatuberri.eus/2025/07/emakumeen-arreta-euskaraz/
 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osakidetzaren gidaliburu berria euskaraz artatzeko: "Emakumeen arreta"
Mikel Mantzizidor egileetako bat
Osakidetzak gidaliburu berri bat egin du, euskaraz artatzeko orain artekoei (Medikuntza Orokorra, Ospitalizazioko solairuko eritzaintza, Lehen Mailako Arretako Gida...." gehitzen zaiena: EMAKUMEEN ARRETA. Osatuberri aldizkariak eman du horren ber...
Testu laburren Feuse Saria - 2026
Helburua FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. Sariak Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratz...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan