Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Testu laburren Feuse Saria - 2026

2025-11-24

Helburua

FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko
dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da.

Sariak

  • Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.
  • Bigarren eta hirugarren saria: Sariaren ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.

Oinarriak

  • Testuaren gaia farmazia edota osasunaren ingurukoa izango da.
  • Edozein motatako testu izan daiteke (iritzizkoak, ikerketa lanak, etab).
  • Testuak originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Ez dira argitaratutako lanen itzulpenak onartuko.
  • Testua word formatuan idatzia izango da eta gehienez 1000 hitz izango ditu. Taula eta irudiak onartuko dira.

Aurkezpena eta epemuga

  • Lanak 2025eko abenduaren 31a baino lehen bidali behar dira honako helbidera: feuseelkartea@gmail.com.
  • Testuaz gain, aparteko dokumentu batean egilearen datuak idatziko dira: egilearen izen-deiturak, helbidea, herria, posta-kodea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
     

Epaimahaia

FEUSEko batzordeko kideek osatuko dute eta erabakia 2025ko urtarrilaren 31ean emango zaie aditzera parte hartzaileei. Epaimahaiak lanen kalitatea, zuzentasuna, erakargarritasuna eta hizkuntzaren egokitasuna hartuko ditu kontuan.

Gainontzeko klausulak

  • Sariketa honetara aurkezteak esan nahi du oinarri hauek guztiak onartzen direla.
  • Antolatzaileek ez dute bere gain hartzen saritutako lanetan adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
  • FEUSEko batzordeko kideek ezingo dute parte hartu sariketa honetan.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan